Euskadi Fundazinoa izango da harrobiko taldearen izena 2025ean
2024-10-15 13:52 KirolaTaldeak bere nortasuna eta filosofia indartuko ditu.
Izen aldaketa horregaz, Euskadi Fundazinoak bere sorrerako helburua nabarmendu nahi dau, hau da, bere inguruko txirrindularitzea bultzatu eta jorratu, gazteak ardatz hartuta. Babesle nagusien eta Fundazinoaren beraren baliabideen laguntzea izango dau taldeak (gaur egun be mila bazkide baino gehiago ditu).
2018an Euskadi Fundazioa berrabiarazo ebenetik 24 txirrindularik egin dabe salto talde amateurretik talde profesionalera, proiektu osoari arrazoia emoten deuitson harrobiaren aldeko jarrera argia. 2025etik aurrera, eliteko eta 23 urtez azpiko taldeak Euskadi Fundazinoa izena izango dau, Euskadi Fundazinoak Laboral Kutxagaz (denporaldi honetara arteko babeslea) eta gainerako babesle nagusiakaz adostuta.
Laboral Kutxak 2019tik emon deutso izena taldeari lurraldeko txirrindulari gazteen aldeko apustuan, eta harrobiari eusten jarraituko dau; zeregin horretan, Euskaltel, euskal erakundeak eta gainerako babesle eta babesle teknikoak ez dira faltako.
Euskal txirrindularitzeari edegitako atea, azpiko mailetako txirrindularientzat, taldeentzat, klubentzat eta eskolentzat ispilu izan daiten, ikasturteak errespetauta eta erraztuz, eta adiskidetasun, lan eta zintzotasun balioak dituan txirrindulariak eta personak prestatuz. Etorkizuneko txirrindulariak haziko diran haztegia hain zuzen be. Gorako mobimntu horri eustea eta profesionaletan hazten jarraitzea da helburu nagusia.
Iñaki Isasi, Euskadi Fundazinoko presidenteak nabarmendu dauenez, harrobiak gure euskal txirrindulari gazte burutsu eta adimentsuen trebakuntzan oinarrituta dago eta horregaitik izan gara eredu historikoa Euskal Herrian eta mundu mailan 1993tik. Filosofia hori balio gazte horreen prestakuntza osoan oinarritzen da, beren amesak bete deiezan eta elite profesionalean jarraitu deien.
Gure inguruko gazteek aukeratutako kirola txirrundularitzea izatea nahi dogu, baita gure lurraldeko kirol erreferentea be, gure mugetatik harago. Gure talde profesionalak euskal txirrindulari onenak batu nahi ditu, eta horregaitik gure lurraldeko talde amateur guztiei edegitako proiektua gara, izan be, hareek be prestakuntza-lana egiten baitabe 23 urtez azpikoakaz.
2025ean, Euskadi Fundazinoak hiru txirrindulari-taldetako kirol-egiturareagaz jarraituko dau: Laboral Kutxa (emakumezkoen profesionala), Euskadi Fundazinoa (23 urtez azpikoa) eta Euskaltel-Euskadi (gizonezkoen profesionala).
Ander Ganzabal, Laboral Kutxa taldetik Euskaltel-Euskadira. Orozkoko txirrindulariak laranjea jantziko dau 2025ean eta 2026an:
Ander Ganzabal (2000, Orozko) Euskaltel-Euskadi taldean ibiliko da hurrengo denporaldi betan, 2025ean eta 2026an, azken bi urteetan Laboral Kutxa multzoan hazi ondoren, emoitza bikainak lortuta aurten. Euskal taldeak datorren urterako lehen fitxaketea baieztatu dau, beraz.
Duda barik, Ganzabal tropel amateurreko erreferentzietako bat izan da aurten, martitik, Lizarran garaile, irailera arte, Seguran bigarren; izan be, erregulartasun horrek Euskaldun Txapelketearen garaipena emon eutson. Laburbatuz, sei lasterketa irabazi ditu, Lizarra, Gorla, Irun, etapa bat eta sailkapen nagusia Circuito Montañés itzulian eta Espainiako elite mailako Txapelketea; baita hiru bigarren postu eta bost hirugarren be, Aiztondo Klasikoa tartean, eta zazpigarren izan zan Nafarroako Itzulian, bederatzigarren Legazpiko Santikutz Klasikan eta 15. Eibarko Balenciagan. Triatletea 2021era arte, 2022an egin eban salto txirrindularitzara Eiser taldeagaz eta igaz Laboral Kutxak fitxau eban. Profesional mailako lehen aurrerapena aurten izan dau, urrian Euskaltel-Euskadigaz bost klasikotan hasibarri bezela lehiatuta. Jarduera Fisikoaren Zientzietako Graduan lizentziatua da Ganzabal.
Ander Ganzabal: Euskaltel-Euskadi taldeagaz profesionaletan debuta izateko aukerea egia bihurtako amesa da, izan be, lan gogorraren emoitzea da eta oso pozik nago helburu hori lortzeagaitik. Triatloitik etorrita, hiru urtetako garapena izan da; lehenengo urtea egokitzeko izan zan eta azken bi urteotan Laboral Kutxagaz asko ikasteko aukerea izan dot eta emoitza politak lortu ditut, batez be, aurten, Gorla garaipena, Aiztondoko podiuma, Circuito Montañes lako itzulia irabazita edota Espainiko txapeldun bilakatuta, denporaldi ia biribila.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!