BAD Jaialdiaren barruan, 'Rojo Nieve' lanaren estreinaldia eskainiko dau Musaloka Kolektiboak urriaren 18an

Bizkaie! 2024-10-15 10:09   Kulturea

Silvia Larrauri da zuzendaria.



Sarrerak agortuta dagoz, barikuan La Fundicion Aretoan, gaueko 21:00etan eskainiko daben antzezlanerako.

Musaloka Kolektiboa talde eszeniko garaikidea da, Gasteizen dau egoitzea, eta Madril, Euskadi eta Kantabria artean dabil.

Taldeko kideek ibilbide luzea dabe eta hainbat aldiz ibili izan dira lankidetzan. Orain, kolektiboan batu dira euren lehen piezea sortzeko: Rojo Nieve. Lanaren sorkuntzea izan da Silvia Larrauri zuzendari artistiko legez buru dauen kolektibo hau agertzeko motorra:

Oraindino be marka edo nortasun eszenikoaren bila dabilen taldea da baina, duda barik, ikertzeko plazerrak, berbakerak buztartzeak eta sorkuntza kolektiboak egituratzen dabe. Batasunaren abiapuntua hauxe izan zan: zer jazoten da antzerki fisikoa (maskarea eta clowna), berbakera barriak eta arte biziak batzen baditugu? Azken finean, Musaloka Kolektiboa artista hasibarriek gidatutako proiektua da, artista finkatuek lagunduta eta bermatuta. Arte bizien, dramaturgia barrien eta gailu garaikideen aldeko egiten dabe, ondare eszeniko klasikoenagaz eta esperientzia estetiko hunkigarriagaz buztartuta.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaritza eta oinarrizko idea: Silvia Larrauri.
  • Sorkuntza kolektiboa: Iñigo Sanz, Inés Vaquero eta Silvia Larrauri.
  • Antzezleak: Iñigo Sanz eta Silvia Larrauri.
  • Kanpo begiradea: Inés Vaquero.
  • Mentoria: Pablo Ibarluzea.
  • Argien diseinua: Jose Villegas.
  • Jantzien diseinua: Mirari Aranburu.
  • Soinua: Sammy Metcalfe.
  • Eszenografia: Rodrigo Casillas, Elisa Pérez eta Nacho Laseca.
  • Teaser: Sara Mauleón.
  • Produkzinoa: Musaloka Kolektiboa.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu