Euskerazko modalidadean, Amagoia Muxika Telleriak irabazi dau saririk handiena, 'Azazkalak' lanagaitik

Bizkaie! 2024-10-15 08:12   Kulturea

Gabriel Aresti XLI. Ipuin Lehiaketako sariak emon ditue.


Juan Mari Aburto alkatea izan da idazle bilbotarraren figurea, haren obrea eta euskerearen aldeko jarrerea gogoratu eta balioesteko Udalak urtero atontzen dauen ekitaldi honen buru.

Edizino honetan, gaztelaniazko 1.358 lan eta Euskaditik, Estadutik eta atzerritik etorritako 60 euskerazko kontakizun aurkeztu dira, kopuru aldetik Argentinatik etorritakoak nabarmenduz.

Gaztelaniazko modalitatean saritutako kontakizuna Cesar Anguianoren Nuevo camino hacia el mar izan da. Akzesitak Alisa Leinek irabazi ditu Bahía de los ángeles kontaketeagaitik eta Veronica Avilés Calderonek Kintsugi lanagaitik.

Euskerazko modalidadean, Amagoia Muxika Telleriak irabazi dau saririk handiena, Azazkalak lanagaitik. Akzesitak Oskar Azkona Garcíarentzat, Trail running kontaketeagaitik eta Maitane Pérez Argoterentzat, Lurrikarak ipuinagaitik.

Udaletxeko Arabiar Aretoan, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen 41. edizinoko sari-banaketea egin da. Arestiren ibilbidea eta bizi-historia Bilbogaz lotuta egon dan XX. mendeko euskerazko idazlerik garrantzitsuenetako bati egindako omenaldia izan da. Juan Mari Aburto alkatea izan da ekitaldiaren gidari, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziagaz, Udalbatzako ordezkariakaz, Gabriel Arestiren famiiartekoakaz eta edizino honetako sarituakaz batera.

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen deialdiagaz, Udalak literatur sorkuntzea sustatu nahi dau, eta aldi berean, garaiko idazle euskaldun bikainenetako baten bizitea eta obrea ezagutarazoten lagundu, euskerazko poesiaren barritzaile nagusia baita. Alkateak Arestik Euskadiri egindako ekarpena azpimarratu dau, poeta soziala, herritarra, iraultzailea. Hori guztia eta askoz gehiago izan zan goizegi itxi gintuan bilbotar ospetsu hau, herri honetan guztiok etorkizun hobea izateko lan egin eban, bakearen eta euskerearen alde eta askatasunez adierazoteko.

Era berean, Juan Mari Aburtok esker oneko berbak izan ditu Epaimahaiarentzat eta aurtengo parte-hartzaile guztientzat, euskerazko nahiz gaztelaniazko literaturea hazten eta aberasten laguntzen dabelako. Euren lanek kultura ezbardinen arteko loturak lotzeko aukerea emoten dabe, eta aldi berean Gabriel Arestiri omenaldia egiten deutse. Txikitatik euskerea bere kabuz ikasi eban eta diktadureak familia kendu eutson gizon ausarta izan zan.

Udalak balantze positiboa egin dau partehartze ona izan dauen edizio honetaz, izan be, Euskaditik eta Estadutik etorritako 1.358 kontakizun gaztelaniaz eta 60 euskeraz izan dira. Azpimarratzekoa da nazinoarteko egileen 531 lan jaso dirala, besteak beste, Argentinatik – 198 ipuinek parte hartu dabe –, Kolonbiatik, Estadu Batuetatik, Mexikotik edo Kubatik, eta horri esker, narrazino-estiloak eta hizkuntzearen erabilera askotarikoak izan dira. Gainera, esanguratsua da urtetik urtera euskerazko ipuinen kopurua handitzen dala.

Gaztelaniazko modalidadean Cesar Anguianoren Nuevo camino hacia el mar kontakizuna izan da saritua. Epaimahaiak azpimarratu dauenez, ipuin honek gatazka argia eta iraunkorra aurkezten dau, konpondu arte, tokiko paisajea oso modu bisualean islatuz eta kritika sozial garratza azalduz, irakurlearengan tensinoa eta larritasuna sortzen dauen aldi berean.

Akzesitak Alisa Lein argentinarrarentzat (Bahía de los ángeles) eta Veronica Avilés Calderónentzat (Kintsugi) izan dira. Epaimahaiak, lehenengoan, plano narratibo ezbardinakaz olgetan dauen emakumeen sakrifizioari buruzko olgeta polifonikoa nabarmendu dau. Bigarrenari jagokonez, epaimahaiaren eretxiz, edukiagaz bat datorren erritmo lasaia, oso neurtua dau. Adierazpen-narrazinoa da, ez azalpen-narrazinoa, bigarren mailako personaien multzo on batek babestua.

Euskera modalidadean, Amagoia Muxika Telleriak irabazi dau saririk handiena, Azazkalak lanagaitik. Akzesitak Oskar Azkona García bilbotarrarentzat izan dira, Trail running kontaketeagaitik eta Maitane Pérez Argote nafarrarentzat, Lurrikarak lanagaitik.

Epaimahaiak euskerazko kontakizun irabazlea balorau dau: gaiaren gordintasuna islatzen dau, idazkera sinple baina jagia erabiliz, sinbolismoz betetako eszena ederrak eregiz, kontakizuna sinisgarria da, nahiz eta neskato baten ikuspuntutik idaztea gatxa izan. Elipsien erabilera neurtua eta aparta, baita personaia nagusien eboluzinoa be, ipuin biribila.

Trail running-ek eroan dauen akzesitari jagokonez, Epaimahaiak ondokoa adierazo dau: erritmo handia dau, irakurlea personaiaren ondora eroaen dau eta, aurrera egin ahala, narrazinoa protagonistearen babebakotasuna azaleratzen dau.

Lurrikarak lanaren kasuan, ondokoa nabarmendu dabe: inkomunikazinoaren historia da eta persona bakotxak momentu bera modu guztiz ezbardinean bizi dau. Horretarako, kontau nahi dauena ezin hobeto definiduten dauen idazketa sinple baina eraginkorra erabilten dau.

Euskerazko zein gaztelaniazko kontakizun onenentzako sariak 3.500 eurokoak izan dira, eta akzesitek 1.750 euro jaso ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu