Olatz de Andrés koreografoaren 'Tiempo como cuerpo' Arte Bizien Denboraldiari hasierea emoteko

Bizkaie! 2024-10-14 12:46   Kulturea

Publikoari konbita egiten deutso denporearen presentzia antzemon daian. 

Ikerketa honen esparruan, Olatz de Andresek, Azkuna Zentroko Artista AZkidea, Time is a Muscle estreinauko dau datorren eguenean, urriaren 17an, 17:00etatik 21:00etara, Kubo Baltzan. Proiektu koreografiko honek denporaz dogun pertzepzinoa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu, batetik mobimentuaren bidez, ekintza-bizi legez eta, bestetik, idazketearen, marrazketearen eta ikus-entzunezkoen bidez. Jantzearen iragankortasuna eta denporearen iragankortasuna atxikitzeko saiakerea da, koreografoak berak azaldu dauenez.

Horregaz batera, Bat Espazioan, ikusgai egongo dira artisteak bideoa, idazketa, marrazkia eta argazkia iragankorra danaren erregistrotzat hartuta jorratutako ikerketa eta sorkuntza-prozesuen material batzuk.

Time is a Muscle, pieza-esperientzia iraunkorra

Julyen Hamiltonen esaldi bat da, eta erreferentzia egiten deutso denpora giharra balitx legez, gure gorputzaren parte balitx bezela, sentidutekoo errealidadeari.

Denporea gure gorputzen eta beste hizkuntza batzuen bidez antzemon eta biziteko gonbita egiten deusku. Esperientzia iraunkor bat, alkarregaz zeharkatuko doguna, ikusi ahal izango baitogu zelan tonifiketan, luzatzen eta erlaxatzen dogun denporea, zelan egiten eta desegiten dugun denpora. Esperientzia honetan gelditu egin zaitekez, paseau, joan eta bueltau, eta denoporeari eta espazioari buruzko zure erabagiak hartu.

Gorputzak marraztu egiten dau, koreografiak idatzi, marrazkia mobidu egiten da eta soinua ikusi.

Fitxa teknikoa

  • Idea, zuzendariteza eta sorkuntzea: Olatz de Andrés
  • Sorkuntzea eta interpretazinoa: Pilar Andrés, Iñigo Rementería eta Oihana Vesga.
  • Interpretazinoa eta partaidetzea: Mutisen TIM Modulon dabizen jantzariak.
  • Zuzendaritza, espazio eszeniko eta argiztapen-laguntzailea: Dani Hernández.
  • Marrazkia, fantasia eta sensibilidade kontzeptuala: Ixiar García.
  • Soinu-espazioa: Mikel R. Nieto.
  • Argazkia eta bideoa: Etanowski.
  • Konplizea: Robert Jackson.
  • Produkzinoa eta banaketa: Vanessa Fuentes.
  • Babesleak: Azkuna Zentroa eta produkzinorako Eusko Jaurlaritzaren laguntzak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu