Alberto Iglesias eta Javier Ruiz de Alegriaren, 'El Hombre y el Lienzo' Bibon

Bizkaie! 2024-10-14 10:39   Kulturea

Bakarrizketea, urriaren 18, 19 eta 20an, Pabellon 6 Aretoan, taularatuko da.

Alberto Iglesiasek eta Javier Ruiz de Alegriak proposamen bitxia dakarzkue datorren astegoienerako: El Hombre y el Lienzo. Bakarrizketa honek artista baten sorkuntza-prozesuan sartzen gaitu eta bakotasun bat dakar beragaz, galerez betetako herentzia bat.

Marrazten eta berba egiten dauen artista, nortasuna ezagutu guran dabilen gizon bat, haren pintzelakaz eta berbakaz, bere munduan harrapatu ostean, arteaz eta bizitzaz hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu. Aristearen fobiak, bildurrak eta mamuak geugaz partekatzen ditu. Gizon honek, beretzat ezezaguna izan arren, bizi egiten dau, bere artea garatu egiten dau. Marren, koloreen eta mihisean marrazten dituen formen bidez bilatzen da, eta mihiseak formea hartzen dauen neurrian, arteari eta bere bizitzeari buruzko aurkikuntzei buruzko ideak partekatzen ditu geugaz. Artea eta bizitza batzuetan enbrioi sortzaile bereko zelulak ez ete diran galdetuz.

El Hombre y el Lienzo muntaia parebakoa da, ikusleei lan bi eskaintzen deutsozana: dramaturgikoa eta plastikoa. Ikusleen aurrean formea hartuko dauen azken mihisea edonork eskuratu ahal izango du eta honegaz lortzen dan irabazia NUPA alkartearentzako izango da.

Javier Ruiz de Alegria bildurrik barik, gauero autoerretratu bat sortuz, testuari eta mihiseari, aurre egingo deutson artistea da. Alberto Iglesias testuaren egilea eta muntaiaren zuzendaria da. Jantziak Silvia Mirrek egin ditu, soinuaren diseinua Quique Mingok eta espazio eszenografikoa Javierrek berak sortu dau. Off-eko ahotsa: Ramón Barea.

Bakarrizketea urriaren 18, 19 eta 20an izango da (barikuan eta zapatuan 19:30ean eta domekan 19:00retan). Sarrerak eskuragarri dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu