'Zortzitik infinitura', urriaren 20an Euskal Zine Bileran
2024-10-11 13:48 ZinemeaGanera, bertsolaritzeak espazio barria izango dau; Bertso-Zine Gaua deituriko sailean.
47 urte beteko ditu Euskal Zine Bilereak eta beste horrenbeste edizino. Euskerazko zinemearen erreferentzia da Lekeitioko jaialdia, urtetik urtera, pausoz pauso, gurea dan zinea sustatuz.
Sortu zanetik, harro gagoz eredu dalako Lekeitioko jaialdia, euskera hutsez egiten dan jaialdirik zaharrena. Euskeraz egindako zinearentzako topagunea hasieratik eta euskal ikus entzunezkoen erreferentziazko plazea 1978tik.
Zinemea maite eben gazte batzuek euskara arnastearen beharra sentidu ebenean sortu zan Euskal Zine Bilerea. Aurtengo jaialdiak gazte horreen begiradei keinu egin nahi deutso zine barria eta istorio barriak kontau nahi deuskuean sortzaile gazteakana hurreratuz. Proiekzinoak, barriketaldiak, tailerrak eta, batez be, euskerazko zinemea izango dira jaialdiaren ardatza, bertsogintzeagaz loturak sortuz.
Bertsotik bertsora
Aurtengo edizinoak euskal kulturgintzearen arlo berezia izango dau ardatz, bertsolaritzea, hain zuzen be. Eta horren adibide onena urriaren 18an, atonduko dan Bertso-Zine Gaua izango da. Bertan, Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak eta Ainhoa Urien gai-jartzailea izango dira zinemearen arloa jorratuko daben bertso saioan. Ekitaldia Sociedad Recreativan egingo da, urriaren 19an, 21:00etan. Aforoa mugatua danez, urriaren 8tik aurrera eskuratu ahal izango dira sarrerak hemen eta kultur etxeko harreran.
Zortzitik infinitura
Naia Laka Arrizubietak On Benito Ansolaren bizitzea jaso dau Zortzitik infinitura dokumentalean. Beraz, lanak, zinemagilearen bizitzea hartzen dau oinarri eta Miren Agur Meabe idazlea bidelagun bezela, euskal zinemagintzearen historiaren barruan egiten dau. Urriaren 20an izango da ikusgai, arratsaldeko 17:30ean, Ikusgarri Zine Aretoan. Ganera, Naia Laka, Miren Agur Meabe eta Xabier Villalba bertan izango dira.
Etorkizuneko zinegileak
Aurtongo jaialdian arlo pedagogikoa lantzeko hainbat ekimen izango dira. Alde batetik, Euskaltzaleen Topaguneagaz eta Lekeitioko ikastetxeagaz alkarlanean, belaunaldi barriei euskerazko zinemea hurreratzeko ekimena egingo dabe. Harrobia izeneko egitasmoan hainbat tailer atonduko dira. Bestalde, Arropaineko Arraguagaz batera, Klixka esperimentazino espazioa eta sorkuntza tailerrak egingo dira. Halanda ze, gazteak euskerazko ikus-entzunezkoetara hurreratzeko ahalegina egingo da.
Zinegilea ezagutu
Ander Barinaga-Rementeria, Galapan produkzino-etxeko kidea eta Sara Blanco, Al Borde Films produkzino-etxeko kidearen bidez produkzino gazteen egoerara hurreratuko dira, Mikele Landa zinemagile eta kazetariaren gidaritzapean. Parte-hartzaile bakotxaren esperientziak plazaratu, izan daben erronka nagusiak ezagutu eta ikuspegi guztiak buztartuta bertako zinema industriaren erradiografia egitea da asmoa. Egitasmoa, urriaren 19an izango da, 17:00etan, Kultur Etxeko Azkue Aretoan.
Informazino gehiago hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!