'Holobiontea II' estreinau dau EITBPodkastek
2024-10-11 10:20 KultureaEntzun hemen.
Holobiontea II martxan da EITBPodkasten. Zurriolako hondartzan agertu zan izakiak nazinoarteko komunidade zientifikoaren arreta gune izaten jarraitzen dau sasoi honetan be. Guztira, sei atalek osotzen dabe ULU Mediak EITBPodkasterako produzidutako soinu fikzinoaren bigarren denporaldia. Aktoreen artean, Nagore Aranburu, Iban Garate, Asier Hormaza, Aitziber Garmendia, Klara Badiola eta BIEUSE, aktoreen alkarteko kideak dagoz.
Oier Aranzabal izan da taldearen zuzendaria, Xabier eta Martin Etxeberria anaiek egin dabe gidoia, eta musika bandea, barriz, Maite Larburuk sortu dau. Alain Urrutiak egin ditu irudiak eta Anartz Zuazuak zuzendu ditu aktoreak. Grabaketei jagokonez, Lasarteko ULU Studion egin dira.
Lehen denporaldian, Holobionteak Donostiako Aquariumeko laborategian berpiztu eta iges egitea lortu ondoren, hainbat personari eraso eta hil egin zituan. Hori bai, Holobionte hura Idurre Aldeazabal ikerlariaren eta bere taldeko Imanol eta Aroaren artean akabatzea lortu eben. Halanda be, ez dabe garaipena disfrutetako aukerea handirik izan, munduko hainbat tokitan antzerako izakiak azaldu dira eta. Egoerea uste baino larriagoa da. Task Corporationen ezkutuko interesak, eroskeria eta sentimenduak buztartzen ditu Holobiontearen bigarren denporaldiak.
Holobiontea IIren agertoki eta elementu garrantzitsu bilakatu dira, esaterako, San Mames futbol estadioa eta Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia; kirol irratsaioa. Holan, denporaldiaren aurkezpena San Mamesen egin da eta bertan izan dira lantalde artistiko eta teknikoa eta EITBko ordezkariak. Aktoreen artean ondoko honeek dagoz: Nagore Aranburu, Iban Garate, Asier Hormaza, Aitziber Garmendia eta Klara Badiola.
Entzun hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!