Bernardo Atxagak emongo deutso hasierea Ja! Jaialdiari

Bizkaie! 2024-10-11 09:32   Kulturea

Barrikuntza nagusia da edizino honetako ekitaldi guztietara sarrera edegia eta doban dala.

Bernardo Atxaga. | Ikusi handiago | Argazki originala



Gaur, hilak 11, hasiko da Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia eta aurten, bat egingo dau modernismoaren idazle garrantzitsuenetako bat izan zan Franz Kafkaren (Praga, 1883 - Kierling, Austria, 1924) heriotzearen mendeurrenaren ospakizunakaz. Egitarauaren gai nagusia horixe izango da.

Hamabosgarren edizinoa urriaren 10etik 20ra egingo da, Bilbon eta aurreko deialdiko agertoki nagusietan izango dira ekitaldak. Lehen astean, BBK Sala (Kale Nagusia, 19) izango da egoitza nagusia, jaialdia 2010ean hasi zanetik ohiko eszenatokia dana. Bigarren zatia Euskal Herriko Unibersidadearen paraninfoa dan UPV/EHUren Bizkaia Aretoa - UPV/EHUn (Abandoibarra etorbidea, 3) egingo da.

Han inaugurau zan pasa dan eguenean Kafka Kaleidoskopioa; erakusketak idazle txekiar apartaren bizitza eta obrak erakusten deuskuz, nazinoko eta nazinoarteko hogeita hamar egileren ikuspegitik; horren artean aitagarriak dira Robert Crumb. Miquel Barceló, Paco Roca, Max, Ana Juan, Fernando Vicente, Tom Gauld, Luis Scafati, Peter Kuper eta Renáta Fučíková. Erakusketearen barruan, neurri handiko hamar irudi ikusiko dira Bilboko Metro geltokietan: urriaren 1etik 15ra Zazpikalen (Unamuno), urriaren 16tik 31ra San Mamesen eta zemendiaren 1etik 30era Abandon (Renfe).

Bernardo Atxaga alkarrizketatuko dau Roberto Moso, Zarama taldeko abeslariak

Bizitza osoa idazten emon dauen Bernardo Atxagak umorearen aurreko jokerea erakutsi dau bere azken lanetan. Egileak nabarmendu dauenez, umeentzako liburuetan beti erabili izan dot baliabide hori, baina ezin izan dot obra osora zabaldu, ETA desagertu zan arte. Egileak Zarama euskal rock-taldearen Iñaki, zer urrun dago Kamerun abesti ezaguna aukeratu dau, haren aurkezpen-bideorako. Egilea bizitzako fase argitsuago batean dago orain eta horri buruz egingo dau berba Roberto Moso kazetari eta euskal banda mitikoaren abeslari eta kanta-idazle izan zanagaz. Euskerea eta gaztelania modernizetako eta nazinoartean zabaltzeko ekarpen handia egiteagaitik 2019an Letren Sari Nazionala jaso eban euskal egilearen ibilbidea aztertuko dabee. Hitzordua gaur, hilak 10, izango da BBK Salan, arratsaldeko 19:30ean.

Programazino zabala

Biharamunean, Zadie Smith eta Aloma Rodríguez agertuko dira eszenatokian eta eurekaz batera, Juan Tallón eta Barbara Mingo. Arte modernoaren nabarmenkeriak, hutsalkeriak eta gehiegikeriak hain dira absurdoak, ezen Kafkaren kontakizun batean ondo emongo leukien. Horren adibide dira Duchamp-en pixalekua eta Cattelanek horman itsatsitako platanoa, Yves Kleinen erakusketa ikusezina eta miloe bat dolarrean saldu eta berehala Banksyren lan bat suntsitu izana, Maitasuna zaborretan dago obrea sortzeko. Ezin ahaztu Richard Serraren hogeita hamazortzi tonako eskulturearen desagerpena.

Horretan oinarrituta idatzi eban Juan Tallónek Obra maestra eleberria (Anagrama). Barbara Mingok be arteari buruz idatzi dau, Vilnis liburuan (Caballoo de Troya) eta hainbat prentsa-artikulutan. Mahai-inguru horretako parte-hartzaileak Kafkaren zaleak dira. Esangura horretan, idazle txekiarraren eta arte modernoaren arteko lotureari buruz egingo dabe berba, Kafka artea (eta ez arte kafkiarra) goiburupean.

Zapatuan, Carlos Areces aktorea, umoregilea, komiki-marrazkigilea eta Ojete Calor biko musika-taldeko abeslaria izango da protagonistea. Carlos Areces aktorea, umoristea, komiki-marrazkigilea eta Ojete Calor taldeko abeslaria da. Artista polifazetikoak askotan parte hartu dau jaialdian, baita haren bersiob ezbardinetan be. Lehena 2015ean izan zan eta Antonio Resinesen bikote komikoa izan zan. Hiru urte aurrerago, Álex de la Iglesiaren alkarrizketatzailea eta musea izan zan. Azkenik, Ja! jaialdira bertaratuko dan hirugarren honetan, aktoreak bere burua antzeztuko dau, baita protagonista nagusi bilakatu be. Haregaz batera egongo da Bruno Pardo Porto, kazetari chanantearen papelean.

Milenari gutunak lanaren bitartez, Kafkak gutun hareen hartzailea aurkeztu euskun: bizitasun handia izateagaitik idazleak miresten eban emakume berezia. Milena Jesenskák (1896-1944) Kafkaren obra batzuk txekierara itzuli eta egileak sakon ulertu eban. Kazetari ezaguna izan zan eta Vienako elite intelektualeko eta Txekoslovakiako nazien inbasinoaren kontrako erresistentzia-taldeetako kidea be bai. Ravensbrück kontzentrazino-eremuan emon zituan azken egunak. Horreetako batzuk saioan entzungo dan musikeagaz dagoz lotuta: Jesenskáren pieza gogokoenen bildumea, Lola Barrosok hautatu eta pianoan joko dituanak. Monika Zgustova kazetari eta idazle txekiarra da, haren protagonistea, Pragako Milena, bezela. Personaia hori aurkeztuko deusku, Carolina Ontiverok, Ja! Jaialdiaren zuzendarikideak, gidatutako topaketan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu