Bilboko Desio Artspace tailer eta arte galeriak urtebete egin dau

Bizkaie! 2024-10-10 09:33   Kulturea

Ospatzeko Colin Hoisingtonen Remix erakusketea atondu dabe.

Desio Artspace, arte garaikidearentzako galeria eta tailerra buztartzen dituan espazioak Bilboko bihotzean ateak edegi zituanetik urtebete igaro da eta Colin Hoisington artista kaliforniarraren Remix erakusketeagaz ospatuko dau bere lehen urteurrena.

Arratsaldea biribiltzeko Arte garaikidea eta zuzeneko musikea buztartuko dira DJ Nasserren zuzenekoagaz. Ekitaldia urriaren 18an izango da, 19:00etatik 22:00etara, Bilboko Dos de Mayo kalearen 12. zenbakian.

Remix

Hoisingtonen lanak pertzepzinoaren izakera iragankorra eta sarritan engainagarria esplorau deien animetan ditu ikusleak Remix erakusketan. Musikan inspirautako arte bisualaren praktika multifazetikoaren bidez, haren pinturek murgilketa esperientziak sortzen ditue, inguratzen gaituen mundua interpretetako dogun moduari desafio egiten deutsenak.

Erakusketearen inaugurazinoa urriaren 18an izango da, DJ Nasser-en zuzeneko musikarekin.

Colin Hoisington

Artistearen lana ikuspegi estetiko eta zientifikoen arteko alkargunean kokatzen da, musikatik inspirazino zuzena hartuz. Irudi historikoen birtestualizazinotik hasi eta soinuaren mekanikearen aplikazinoraino, haren lanak agirian ixten dau zein erraz desitxurau daitekezan errealidadearen eta ilusinoaren arteko mugak. Kalifornian jaioa eta Seattle-n hazia, Hoisingtonen ibilbide artistikoa Kaliforniako Unibersidadean (Santa Barbara) Biologian eta Arte Zientzietan dauen oinarri akademiko sendotik abiatuta eratu da. Orain Bilbon bizi da eta Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) irakasle dabil, ikusizko estimuluen eta esperientzia sensorialaren arteko alkargune sakonak ikertzen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu