Gabriel Aresti omenduko dabe urriaren 14an Bidebarrieta Kulturgunean

Bizkaie! 2024-10-09 11:27   Kulturea

Musika errezitaldia eskainiko dabe Maite Larburuk, Carlos Taroncherrek eta Karlos Aranzegik.

Musikariek Harri eta Herri poema-liburuan oinarritutako musika-interpretazinoa eskainiko dabe euskeraz Bilboko poeta ospetsua omentzeko Egun Instituzionalean, arratsaldeko 19:00retan. Parte hartu nahi dabenek dagoeneko erreserbau leikiez gonbidapenak hemen

Poetearen izeneko XLI. Kontakizun Lehiaketako sariak banatzeaz gan, Bilboko Udalak haren obra eta irudia gogoratu nahi ditu Bidebarrieta Kulturguneko espazioan egingo dan errezitaldi musikal bategaz. Zuzeneko kantaldian Maite Larburuk (ahotsa, gitarra eta biolina), Carlos Taroncherrek (klarinetea) eta Karlos Aranceguik (bateria) hartuko dabe parte.

“Harri eta Herri" poema liburuaren 60. urteurrena dala eta, musikariek lan horretan oinarritutako errezitaldi musikatua eskainiko dute. 1964an argitaratutako poema-liburua mugarria izan zan euskal poesiarentzat, modernidadean sartzea bultzatu baitzeban. Arestik lagunarteko berbakerea erabili eban bere poemetan, uri-girotzeari eta ikuspegi sozialari eutsiz. Horrezaz gan, jente arruntaren bizipenak jorratzen zituen gaiak eta bere barruko pentsamenduak be tartekatzen zituan.

Gabriel Arestik ipuinak, poesia, antzerkia eta eleberriak idatzi zituan, baita Federico García Lorca be, T.S. Elliot edo Boccacio lako autoreak itzuli be. Euskaltzain be izan zan, eta euskara batua sortzearen alde egin eban. Euskerearen erabilera irauli eta bere konpromiso soziala agirian geratzen da bere obra guztietan.

Bidebarrieta Kulturgunea Liburutegiak kulturea zabaltzeko dauen gunea da. Bere helburuen artean literaturea, ezagutza eta dibulgazino zientifikoa sustatzea dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu