'Miñan' antzezlana Luhuson aurrestreinauko dabe urriaren 18an

Bizkaie! 2024-10-09 08:14   Kulturea

Estreinua Bilboko Arriagan izango da urriaren 25ean, 19:30ean.

Urriaren 26an be Arriagan eskainiko dabe antzezlana, 19:00retan eta urriaren 27an, Oiartzuneko Landetxen izango da urriaren 27an, 19:00retan.

Zemendian eta abenduan be herririk herri makinatxu bat saio iragarri ditue; informazino gehiago hemen.

Ibrahima Balde (ginearra) eta Amets Arzallusek (lapurtarra) sortutako Miñan, 2019. urtean ezagutu genduan eta ordutik hará eta hona dabiz; autortzei jagokenez, liburuak Zidarrezko Euskadi Saria irabazi eban 2020an.

Amets Arzallusen eretxiz, Ibrahimaren istorioak primeran laburbatzen dau migratzaileen odisea.

Ibrahima kamioi batean ebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu eban arte: anaia txikia falta zan etxean. Eta haren bila joan zan. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileakaz topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dabenak deshumanizetea ezinbestekoa da hareen heriotzen, kanporatzeen, ilegalizautako bizitzen gaineko ardurabakokeria zabaltzeko.

Baina bizitza horreetako bakotxa bakarra da eta, beraz, unibersala. Eta kontateak hori azpimarratzen dau. Ibrahima Balderen bizitzaren kronikea da antzezlan hau, harek ahoz kontautakoa, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

Taldea

  • Egileak: Ibrahima Balde eta Amets Arzallus.
  • Moldaketea: Timberlake Wertenbaker.
  • Zuzendaritzea: Ander Lipus.
  • Aktoreen zuzendaritza: Manex Fuchs.
  • Antzezleak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye.
  • Argiztapenaren diseinua: Oier Ituarte.
  • Eszenografiaren diseinua: Jose Pablo Arriaga.
  • Musikea: Aitor Agiriano (Toro).
  • Jantzien diseinua: Ikerne Giménez.
  • Koreografia: Philippe Ducou.
  • Lankidetzea: Arriaga Antzokia.

Kontuak kontu, Miñan antzezlana aurrestreinauko dabe Luhuson urriaren 18an

Estreinua Bilboko Arriagan izango da urriaren 25ean, 19:30ean.

Urriaren 26an be Arriagan eskainiko dabe antzezlana, 19:00retan eta urriaren 27an, Oiartzuneko Landetxen izango da urriaren 27an, 19:00retan.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu