Kepa Aperribairen 'Cafeteras del Mundo' bildumea autortu dabe
2024-10-08 13:16 Kulturea250 ale baino gehiago jasoten ditu erakusketeak.
7 hilebete joan dira eta zarratu da dagoeneko Urduñan Kepa Aperribai bildumagilearen Cafeteras del Mundo erakusketea. Amaiera-ekitaldian izan zan, Amorebieta-Etxanoko alkatea, Ainhoa Salterain, Kepak eskualdeko ondare kulturealari egindako ekarpen baliotsua autortzeko.
Basauritarra jaiotzez eta zornotzarra izatez, Keparen obreak munduko hainbat txokotako 250 pieza baino gehiago batzen ditu. Halanda ze, erakusketea bisitau dabenek tresna horren bilakaerea ezagutzeko aukerea izan dabe.
Kepa Aperribaik hamarkada bi baino gehiago emon ditu bilduma ikusgarria batzen. Umezaroan hasi zan, aitaren eraginez, interesa izaten eta urteetan zehar Europako hainbat lekutako azokak bisitetan jarraitu dau, hainbat kontinentetako pieza esanguratsuak batuz. Holan, erakusketeak Europa, Amerika, Asia eta Afrikako aleak jasoten ditu, kafearen historiaren eta kulturearen garrantzia azpimarratuz.
Amorebieta-Etxanoko Udalak Kepa Aperribairen lana eta konpromisoa autortu eta balioan jarten ditu, lurraldea aberasteaz gan, pieza bakotxaren historiari buruz hausnartzeko aukerea eskaintzen dauelako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!