Dantzan Bilaka 2024, aurten Araban

Bizkaie! 2024-10-08 10:45   Kulturea

Prozesu koreografikoen akonpainamendu eta laguntza programea urriaren 11tik 13ra izango da.

Deialdi honetan landutako zazpi proiektuen prozesuak aurkezteko programea eskainiko dabe Artium Museoan.

Oraingoan Arabako lurraldean eskainiko da programea baina Artium Museoa izango da espazio Nagusia; bertan, lantegi eta egonaldiak izango dira, baita erakusketa jardunaldiak be. Gainera, Azala Kreazio Espazioak programea osotzen daben egoitzen bigarren aldia jasoko dau.

Aurtengo batzorde artistikoan dagoz Ángela Millano (koreografa eta performerra) eta Isaak Erdoiza (koreografoa eta performerra) eta ADDEren bulego-taldeagaz batera osotuko dabe laguntza eta koordinazino taldea.

Dantzan Bilakak alkarrizketarako lan esparru edegi eskainiko ditu, esperientziak probau eta sorkuntza koreografikoko prozesuak alkarbanatzeko, idea eta lengoaien aniztasuna indartuz.

Programan parte hartzen daben personen sorkuntza prozesuen edegiera publikorako momentu modura atontzen dira Dantzan Bilaka jardunaldiak.

Aurkezpen guztiak doban izango dira lekua bete arte.

Hemezortzigarren edizio honetan Aitzol Iraola, Alazne Lastra Crespo, Izaro Ieregi González, Maider G. Etxegibel, Nagore Tamayo Goñi, Rebeca Barroso eta Stefano Mattiellok urtean zehar jorratutako prozesu artistikoak erakutsiko ditue.

Dantzan Bilaka 2024

Egitaraua

Urriak 11

16:00 - Plaza Aretoan: Ozen pentsatuz Rosa Casado - Tailerra.

19:00 - Plaza Aretoa: Maripos4 Alazne Lastra Crespo - Proiektua.

20:00 - A4 Aretoan: Nondik Abiatu Inora/Desde dónde partir hacia ninguna parte Nagore Tamayo Goño & Natalia Belén Fernández - Proiektua.


Urriak 12

12:00 - Plaza Aretoan: Ozen pentsatuz Rosa Casadop - Tailerra.

17:00 - Barruko patioan: Hayalgo Maider G. Etxegibel & Benedetta Leso - Proiektua.

18:00 - A4 Aretoan: (te)Chronoception Stefano Mattiello - Proiektua.

19:00 - Barruko patioan: Hustu Aitzol Iraola - Proiektua.


Urriak 13

12:00 - Plaza Aretoan: Ozen pentsatuz Rosa Casado - Tailerra.

17:00 - Barruko patioan: Arrorró Rebeca Barroso & Sara Fondevila - Proiektua.

18:00 - A4 Aretoan: Anga Izario Ieregi González - Proiektua.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu