PI L.T. taldeak disko barria kaleratuko dau zemendiaren 21ean

Bizkaie! 2024-10-08 08:32   Musikea

Balak airean izenekoa.

Balak airean PI L.T. taldeak 20 urteko geldialdi baten ostean kaleratuko dauen lehen kantu bildumea da. Guztira, 6 abesti izango ditu diskoak.

Indarra, melodia, eklektikotasuna eta jakin-mina topau daiteke lan horretan, izan be, indabarrituta datoz 20 urteko geldialdiaren ondoren. Testuetan, taldeak gaur egun gizarteari eta bizimoduari heldu deutse, izan be, Bailak airean dabilz, adierazo dabe musikariek.

Diskoa, zemendiaren 21ean argitaratuko da eta CD eta binilo formatuetan egongo da eskuragarri Balaunkaren online dendan eta Durangoko Azokan.

Abesti zerrendea: Balak airean, Banpiroak, Katuarena, Garai honetan, Eskua eta Oraindik ez dakizun arren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu