Gatibuk hirugarren kontzertu bat eskainiko dau

Bizkaie! 2024-10-07 13:22   Musikea

Sarrerak salgai hemen.

Gatibu taldeak hirugarren kontzertu bat eskainiko dau ibilbideari amaierea emoteko. Kontzertua, 2025eko abenduaren 6an izango da, Bizkaia Arenan (BEC). Sarrerak salgai dagoz hemen.

Ia aste bi pasau dira azken kontzertu bietarako sarrerak agortu zirala, halanda ze, amesetan gagozela iruditzen jaku. Gatibu proiektua hasi eta sekula ez genduan pentsauko zeuen alboan 25 urteko ibilbidea egin eta holan amaituko genduanik, babes eta maitasunez inguratuta, adierazo dabe taldeko kideek.

Beraz, dagoneko, 2025eko abenduaren 12an eta 13an emongo dabezan kontzertuetako sarrerak agortuta dagoz.

Mende laurenean, euskal musikearen abesti handienetako asko sortu ditu Gatibuk, esaterako Musturrek sartunde, Lorak eskeintzen, Zeu, zeu, zeu!, Euritan dantzan eta Gabak zerueri begire.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu