X. Bazter Fest Emakumeak, zemendiaren 9an

Bizkaie! 2024-10-04 12:43   Musikea

Annekdotas, Syla, Eskarnia, Carmen Xía eta Unity eta Basatitiak taldeek hartuko dabe parte.

Bilboko Udalak atondutako Baster Fest jaialdiak 10. edizinoa egingo dau zemendiaren 9an, zapatuan, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Bilborock Aretoan.

Betiko lez, hip hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna daben emakumeak batu ditue, horreen ahotsek protagonismoa hartzen baitabe, tokiko eta nazinoarteko eszenan daben zeregin garrantzitsua nabarmenduz. Halanda ze, Eskarnia (Malaga) eta Carmen Xía (Cadiz) musikari andaluziarrek hartuko dabe parte; Syla, Alacanteko hip hop artistak; Annekdotas, Gasteizen bizi dan Ane Rodríguez nafarrak bere bakarkako proiektuagaz; Suzanna, La Basu, Zeidah eta Ms Maikok osotutako hip hopagaz lotutako emakumeen kolektibo ziklikoak eta Basatitiak, Euskadiko zortzi emakume artistak osotutako taldeak; Kenna I, Espinelis bikotea, Alas Glow, La Basu, Ziztada, VitterSweet eta Dj Latita.

Horreezaz gan, Raquel Koroma jantzari eta koreografoak eta bere alaba Aixiba Koromak eskainitako Jantza Masterclassa be ikusi ahal izango da. Ama eta alaba erreferenteak dira reggae/dancehall munduan. Ganera, Eva Den XL grafitian espezializautako artista bilbotarraren muralismo-erakusketea eskainiko da, emakume aktibistak eta feministak ikusarazoten dituana. Saio biak doban izango dira, arratsaldeko 17:30ean.

Kontzertuak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira eta parte hartu nahi dabenek sarrerak aldez aurretik erosi leikiez hemen 12 euroan, baita Bilborock Aretoko leihatiletan 15 euroan.

Holan, protagonistak emakumeak dira eta fokua hip hopean jarriko da, izan be, hori da Bazter Festek 2015eko lehen edizinotik aldarrikatzen dauen helburuetako bat.

Jaialdia, Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan dago.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu