'Katana', zemendiaren 7tik aurrera Euskal Herriko oholtzetan
2024-10-04 09:49 Pil-pileanBarremanek Ana Goitiaren bakarrizketea aurkeztu dau.
Ana Goitia Erkiaga naiz. Anatxu lagunentzat eta lagunak ez direnentzat be bai. 40 urtegaz konturatu nintzan bakarrizketak egiteak upealako plazerra emoten deustala eta nere bizitzan horixe nahi dot egin, plazerra eta gozamena behin eta barriro sentidu eta sentiarazo. Hori bai, gardentasuna eta gordintasuna ardatz izanda beti! Mihinari kosk egin barik...
Halaxe dauka izena nere lehen bakarrizketa-ikuskizunak. Hilebeteak prestatzen eta urteak amesten baina azkenean heldu da eguna! Zemendiaren 7tik aurrera Euskal Herriko oholtzetan ikusi ahalko nozue, bakar-bakarrik, edo ez, zuokaz guztiokaz! Nere mingain zorrotzagaz bazter guztiak astintzera nator. Zoriontsu nago, oso hunkituta eta gogotsu.
Zemendiaren 7an, Urretxun eta 8an, Orexan doban izango dira. Hortik aurrera zemendiaren 21ean, Donostian; eta 29an, Aretxabaletan izango da. Eskuratu hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!