Bilboko eraikinak bisitetako aukerea urriaren 5ean eta 6an
2024-10-04 08:56 Kulturea72 espazio edegiko dira, horreetatik zortzi barriak.
Jaialdiaren zortzigarren edizino honetan, urriaren 1etik Arkitekturen Jaialdia goiburupean egiten dabizena, 72 espazio edegiko dira, horreetatik zortzi barriak.
Parte-hartzaileen artean urtetik urtera arrakasta handiena dauen eraikinetako bat Bilboko Udaletxea da eta, horregaitik, ehun urtetik gorako eraikina bisitau dabe Juan Mari Aburto alkateak eta Asier Abaunza Uri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoko zinegotziak, jaialdiko boluntarioakaz batera.
Urriaren 5ean eta 6an (zapatua eta domeka), Open Jaialdiak programazio zabalagoa eta iraupen luzeagoa izango ditu. Boluntarioek gidatutako bisitak dira oraindino be jaialdi honen ekimenik erakargarri eta jentetsuenetakoa.
Aurten zortzi espazio barri izango dira: Euskaldunako Dike Sikuak, BilbaoArte, Artxandako funikularra, Tomás Camacho LHI, Euskerearen Etxea, Bilboko Ikastetxe Alemana, APNABIren Eguneko Zentroa (Derio) eta Oslo Cowork.
Era berean, Bilboko udaletxea be zabalik izango dabe herritarrek, izan be, udaletxea da interes gehien sortzen dauenetako bat. Joaquin de Rucoba arkitektoak egindako udaletxeko areto garrantzitsuenak ikusteko aukerea egongo da, astegoienean hurreratzen diran guztiek egin leikien legez. Leku enblematikoak dira, esaterako sarrerako eskailera nagusiak, Legea eta Justizia ordezkatzen dituen eskultura bi dituenak, edo Arabiar Aretoa.
Espazioetarako bisitak doban egin ahal izango dira, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea. Bisita horrek egiteko, nahikoa da eraikinera hurreratu, ilaran jarri (balego) eta txandearen zain egotea.
Taldeak 10-30 lagunekoak izango dira, eta bisitak, 20-45 minutukoak, espazio bakotzaren arabera.
Jaialdiaren ordutegia: zapatuan 10:00-20:00 eta domekan 10:00-19:00; halan da be, eraikin bakotxak bere ordutegia izango dau, aukeren arabera. Informazino hori jaialdiaren webgunean eta banatuko diran planoetan konsultau daiteke.
Ondokoak dira jentearentzako zabalduko diran espazioak:
- 01. Eleiz Museoa.
- 02. Bilborock Aretoan.
- 03. Burtsa Eraikina.
- 04. Plaza Berria.
- 05. Euskaldunako Dike Lehorrak.
- 06. Santa y Real Casa de Misericordia.
- 07. Kale Nagusia.
- 08. Albia Lorategiak.
- 09. Esperientzia Gelak.
- 10. Universidad Literaria de Deusto.
- 11. Bidebarrietako Udal Liburutegia
- 12. Arriaga Antzokia
- 13. Villa María.
- 14. Bilboko Udaletxea.
- 15. Chávarri Jauregia.
- 16. Abandoko Udaltegia.
- 17. Ibaigane Jauregia.
- 18. Elorrietako Ponpatze-Estazinoa.
- 19. Concordia Geltokia / Estación de la Concordia
- 20. Harino Panadera.
- 21. Campos Elíseos Antzokia.
- 22. BilbaoArte.
- 23. Bilboko Elkarte Filarmonikoa.
- 24. Aburto Etxea.
- 25. Bilboko Burtsaren eraikina.
- 26. Azkuna Zentroa.
- 27. Castañoseko Udaltegia.
- 28. Fesa-Ercros Pabilioia.
- 29. Cuna Etxea.
- 30. Atxuriko Geltokia.
- 31. Sociedad Bilbaína.
- 32. Artxandako Funikularra.
- 33. Deustuko Unib. Komertziala.
- 34. Zankoetako Udaltegia.
- 35. Punta Begoña Galeriak.
- 36. Tayko Hotela.
- 37. La Perrera Eraikina.
- 38. Banco de España.
- 39. Indautxuko Jesuitak.
- 40. LHI Tomas Camacho.
- 41. Bizkaiko Foru Liburutegia.
- 42. Erriberako Merkatua.
- 43. HLHI Luis Briñas Santutxu.
- 44. Euskerearen Etxea.
- 45. Arte Ederren Museoa.
- 46. Bailén Etxe Orratza.
- 47. Spaces Eraikina.
- 48. Abandoko Geltokia.
- 49. Papelera - Kunsthal Eraikina.
- 50. Bilboko Ikastetxe Alemana / Colegio Alemán de Bilbao (berria)
- 51. Bizkaia Dorrea.
- 52. Sarriko Metro Geltokia.
- 53. Euskalduna Jauregia.
- 54. Meliá Hotela.
- 55. Itsasmuseum.
- 56. EITB Egoitza.
- 57. Conservatorio Juan Crisóstomo de Arriaga.
- 58. Deustuko IIBZ Liburutegia.
- 59. Bizkaia Aretoa UPV/EHU.
- 60. Bilbao Arena Kirol Jauregia.
- 61. IDOM Egoitza.
- 62. Bizkaia Frontoia.
- 63. Sede de la Policía Municipal de Bilbao.
- 64. Suhiltzaileen Egoitza.
- 65. Euskadiko Artxibo Historikoa.
- 66. Laboratorio Ultra Alta tensión Arteche.
- 67. Carreras Múgica Arte Galeria.
- 68. Museoalde Eraikina.
- 69. Elorrietako Itsasertza.
- 70. Bear - Rabe.
- 71. APNABI Eguneko Zentroa.
- 72. Oslo Cowork.
Aurreko urteetan legez, ekitaldiaren izaerea ludikoa dala kontuan hartuta, zigiluak metatu ahal izango dira OPEN Jaialdiaren pasaportean, OPEN jaialdiaren barruan modu esklusiboan egingo diran bisiten zozketan sartzeko. Pasaporteak katalogoan jasota dagozan eraikinetan eta informazino-guneetan lortu ahal izango dira. Zozketan parte hartzeko, gitxienez 3 puntu lortu beharko dira (3 bisita). Pasaportea Open House Bilbaoren webgunean erregistrau behar da.
Bidenabar, Bilboko udaletxera egindako bisitan, boluntarioei eskertu egin jake egindako lana (aurten ia 600 dira). Jaialdia hain berezia bada, boluntarioei esker da, euren konpromisoari eta gogoari esker. Boluntarioa izatea librea da; edozein herritar izan daiteke. Ez da beharrezkoa aldez aurretik arkitekturaz ezer jakitea. Baldintza bakarra ikasteko gogoa eta kulturea zabaltzeko interesa izatea da.
Kontuak kontu, Open Jaialdia Open Urbanityk diseinau eta atondutako ekitaldi bat da. Open Urbanity irabazi-asmorik bako alkartea da, tokikoa, uri-barrikuntzan, arkitekturan eta herritarren parte-hartzean interesa daben arkitekto gazteek eratua. Ekitaldiak Bilboko Udalaren babesa dauka.
Herritarrek, arkitekturearen eta urigintzearen bidez, euren uriaren inguruko kontzientzia hartu deien da asmoa. Ekitaldi honen bitartez, arkitektura eta urigintzea ezagutzera emoten dira, hhorreen zabalkundea egiten da, publiko zabal baten aurrean eta modu parte-hartzailean.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!