2024/10/01 - 2024/10/15
Bilbon. | Jaiak61. Txikiteroen Festa
Epi Jaunak (Epifanio Mezok, Santiago katedraleko parroko jaunak) egun hau, lehenengo aldiz, 1964ko urriaren 11n egin eban, gizarteko taldeen arteko integrazinoa lortzeko ezinbestekoa eta herritarren arteko hartu-emonak sustatzeko euskalduna dan txikiteoaren ohitureari eusten jakin daben gizon eta emakumeei omenaldia egiteko asmoz.
Txikiteroen tradizinoari homenaldia eginez, urriaren 1etik 15era hainbat ekintza izaten dira Bilboko Alde Zaharrean, Atxuri, San Frantzisko eta Zabala auzoetan: erakusketak, koruak, ibilbide gastronomikoak, bisita antzeztuak, txakolin-kalejirea, muztioaren eskaintzea, Begoña izenekoentzako gosariak, lora eskaintzak, abesbatzen kontzertuak, txikiteroen salbea, sukaldaritza klaseak, Ohorezko Txikitoen sari banaketea...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!