BAD - Bilbao Antzerki eta Jantza Jaialdia, urriaren 17tik 27ra

Bizkaie! 2024-10-02 12:41   Kulturea

La Fundición, Harrobia, Bilborock, Eleiz Museoa eta Campos Eliseos Antzokian izango dira.

Olaia Valle eta Zuhaitz Fernández ('Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río'), aurkezpenean. | Ikusi handiago | Argazki originala

Urrian, beste hitzordu bat izango da egungo antzerki eta jantza garaikideagaz, Bilboko BAD – Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiaren edizino barri baten eskutik hain zuzen be, Bilboko Udalak atonduta, urriaren 17tik 27ra bitartean.

Jaialdiaren XXVI. Edizinoak La Fundición, Harrobia, Bilborock, Eleiz Museoa eta Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretoa lako guneetan izango diran euskadiko zortzi estreinaldi eta sei erabateko estreinaldi eskainiko ditu.

BAD - Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiaren programazinoa udaletxean aurkeztu dabe, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendariak.



Kontuak kontu, Olabarriak aurkeztu dau BAD - Bilbao topaketea. Hitzaldian, zinegotziak Zinemaldiko ikuskizunen aniztasuna eta kalidadea azpimarratu ditu: Gure bizilagunek familiak, gazteak eta helduak atondutako obrez disfrutetea nahi dogu, bertoko artista eta konpainien azken sorkuntzak erakusten dituenenak. Hemengo obrak eta estadutik, Frantziatik eta Portugaldik etorrikoak ikusteko aukerea egongo da. Otxarkoaga, Deustu, Ibaiondo eta Alde Zaharra izango dira, beste behin be, Bilboko 2023-2030 Kultura Plan Estrategikoaren helburuetako bati erantzuteko, hainbat kultur proposamen uribildu osora hurreratzeko eta proiektu barriak bultzatzeko aukerautako eszenatokiak.

BAD - Bilbao proposamen eszeniko barritzaile eta anitzen erakusleiho nagusia da Euskadin eta hizkuntza barrien alde egiten dau. Aurkezpenean, Olaia Vallek, Zuhaitz Fernández musikari eta interpreteagaz batera, Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río lanaren pasarte bat antzeztu dau. Aurtengo edizinoan estreinauko dauen bere azken jantza piezea da eta Artistak Egoitzan programako bekea jaso dau.

Ganera, Jaialdian zehar EDADEI - Jantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketearen V. Topaketa jardunaldi profesionalak be atonduko dira, Euskadiko profesionalakaz batera jantzearen, arte dramatikoaren, hezkuntzearen eta ikerketearen inguruko alkarrizketa eta esperientzien harian, hartu-emonak errazteko. Jardunaldiak urriaren 19an, zapatuan, egingo dira Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantzako Goi Mailako Eskolan.

Programazinoa

BAD - Bilbao eguenean, urriaren 17an, hasiko da, arratsaldeko 19:00retan, Harrobian, Frantziako [Lodudo]   Producción konpainiaren eskutik, mitologiako irudi bikien inguruan maskulinidadearen kodeak zalantzan jarten dituan Dioscures proposamenagaz. Bertan, Marta Izquierdok, Toulousen bizi dan artisteak, hainbat erregistro eta lengoaia koreografiko buztartzen ditu.

Hamar eguneko programazinoan zehar, Jaialdiaren XXVI. edizinoak 19 konpainiaren 22 emonaldi eskainiko ditu, horreetatik bederatzi Euskal Herrikoak, zortzi Estadukoak eta nazinoarteko bi (Frantzia eta Portugalekoak).

Jaialdiak programazinoari amaierea emongo deutso urriaren 27an, domekan, hiru antzezlan aurkeztuz: Laida Aldazen In Perspective (Eleiz Museoan, 12:00etan eta 13:30ean); Serruchoren Interior Noche (Campos Eliseos Antzokian, 18:30ean eta 20:00etan); eta Jon Ander Urrestiren Eukalyptus (La Fundicionen 20:00etan).

Hamar egunez, Zinemaldia uriko hainbat gunetan egongo da. [Lodudo] Produkzinoakek Dioscures hartuko dau Harrobian (eguenean, hilaren 17an, 19:00retan), Cía. Susana Barrancoren V7: El arte de silenciar (zapatuan, hilaren 19an, 19:00retan), Camínate Proiektuaren Plañideras. Historia de convertir una tragedia en producto (astelehenean, hilaren 21ean, 19:00retan), Mari Paularen Fronterizas In-visible (eguaztenean, 23an, 20:00etan), Mari Zaunkaren Erreka ondoan, bi gezur/A orillas del río, dos mentiras (eguenean, 24an, 19:00retan) eta Amaranta Velarderen Desbordes (zapatuan, 26an, 19:00retan).

Musiloka Kolektiboaren Rojo nieveren estreinaldi absolutuagaz hasiko da saioa La Fundicionen (barikuan, hilak 18, 21:00etan) eta La Cocinaren Calla y come antzezlanagaz jarraituko dau (martitzenean, hilak 22, 19:00retan), ondoren, Las Katastrofen Teatroren Beste bat (eguenean, hilaren 24an, 21:00etan), Olaia Valleren Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río, Julio Ruizen Tocar a un hombre (zapatuan, hilaren 26an, 21:00etan) eta Jon Ander Urrestiren Eukalyptus (domekan, hilaren 27an, 20:00etan).

Bestalde, Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan, ikusleek Rosa Romero Cíaren Soy un baile (barikuan, hilaren 18an, 19:00retan), O Rumo do Fumoren Falsos amigos (zapatuan, 21:30ean), Harremanen Enbor(r)rak (domekan, hilaren 20an, 19:00retan), Ion Iraizozen Simulacro (barikuan, hilaren 25ean, 19:30ean) eta Serruchoren Interior noche (domekan, hilaren 27an, 18:30ean eta 20:00etan) ikusi ahal izango ditue.

Ibaiondon, Bilborock Aretoak Doos Kolektiboaren Hasta el último baile (domekan, 20an, 12:00etan eta 13:30ean) hartuko dau eta Eleiz Museoak Laida Aldazen In perspective (domekan, 12:00etan eta 13:30ean).

Eskuratu sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu