Chillida Leku izango da barriro be Aniztasunaren Galearen eszenatokia

Bizkaie! 2024-10-02 09:57   Kulturea

Oiasso eta TOPIC museoakaz batera.

Arteak mugarik ez dauela eta museoek etorkizun justu eta iraunkorra eregiteko daben balioa abiapuntu hartuta, aurten be, ondorengo egunetan egingo dan Aniztasunaren Ekitaldia aurkeztuko deutsuegu:

Musika eta jantza saioek erakutsiko dabe arteak ez dauela mugarik eta aukerea emoten dauela museoek etorkizun justu eta iraunkorra eregiteko daben balioa berresteko. Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simon Ezquiaga, Ezezagunok Antzerki Konpainia, Juncal Cepeda eta Olga Grande, Uikan Dantza Taldea eta Verdini Dantza Taldeko kideak konbidau ditue Aniztasunaren Ekitaldira.

Oraingo honetan, Emma Larretak barriro aurkeztuko dauen galeak Ana Pérez aktore eta antzerkigile eta Ezezagunok antzerki konpainiaren sortzailea omenduko dau. Irabazi asmorik bako antzerki-alkarte hau 2008an sortu zan eta bere helburua da ezintasun intelektuala daben aktoreakaz antzerki-muntaiak jentaurrean atondu eta antzeztea.

  • Urriaren 11an, Oiasso Museoan, arratsaldeko 19:00retan.
  • Urriaren 12an, TOPIC-Tolosan, arratsaldeko 19:00retan.
  • Urriaren 13an Chillida Lekun, eguerdiko 12:00etan.

Musika, jantza eta antzerki jaia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorkuntzari leku egiteko. Ospakizun horretara jente guztia konbidau nahi dogu artista horreen gaitasun handiaz gozetako, parte-hartzeko eta konpartidutekoo, Gipuzkoako hiru museo-ingurunetan, aurten be ekitaldi hau eskaini ahal izateko. Ekimen honen bidez, Oiasso Museoak, TOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile horreei eta beren ezintasunetik egiten daben lanari babesa emon nahi ddeutse.

Ekitaldira joateko sarrerek 5 €-ko prezioa dabe personako eta museo bakotxean jarriko dira salgai.

Informazino gehiago nahi izan ezkero, museo bakotxaren webgunea konsultau daiteke:

www.topic.eus
www.oiasso.com
www.museochillidaleku.com

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu