Esne Beltzak 'Altxa Eskua' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2024-10-02 08:38   Musikea

Xiberoots eta Rocky Dawuni taldeakaz alkarlanean.

Esne Beltza talde gipuzkoarrak agurrerako kontzertua emongo dau 2025eko zezeilaren 1ean, baina oraindino be, sorpresa ugari atondu ditu. Taldeak Esne Bidea izeneko azken lana aurkeztu eban 2023ko zemendian, orain, Altxa Eskua bigarren singlea dakar.

Altxa Eskua kultura-aniztasunaren eztanda da. Abestian, Esne Beltzak artista handi bigaz batzen ditu indarrak: Xiberoots (Zuberoako reggae taldea) eta Rocky Dawuni, Grammy sarietan hiru aldiz izentautako Ghanako afro roots abeslaria. Esne Beltzaren berezko esentziari eutsiz, abestia herriaren aldeko eta herriarentzako kantua da, izan be, Altxa eskua herriarekin bazaude! aitatzen dau bertan.

Ganera, bideoklipak, agur-biran grabautako irudiak dakarz, Euskal Herriko plaza ugari zeharkatuko dauana. Halanda ze, hainbat jaialdi esanguratsutan be egon da, esaterako, Japoniako Fuji Rocken.

Altxa Eskua abestiagaz Miribillan zezeilean biziko dan aurrerapena da, izan be, bideoklipean bezela, Kimua Dantza Konpainia, Xiberoots taldea eta beste zenbait lagun izango ditu Esne Beltzak ondoan. Horreezaz gan, Fermin Muguruza, La Pegatina, El Canijo de Jerez, Chambao eta askoz gehiago egongo dira.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu