Gaur aurkeztu dabe 'El mapa de Chillida' eleberri grafikoa, David Martorena marrazkilariarena
2024-10-03 12:12 KultureaBihar, urriak 4, izango da plazan.
Eduardo Chillidaren ganeko lehenengo nobela grafikoa da, artisteak oinordetzan itxitakoaz eta haren lanketearen pasinoaz.
Norma Comics argitaletxeak, Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazinoagaz lankidetzan, David Marto marrazkilariaren El mapa de Chillida eleberri grafikoa aurkeztu dau. Eleberri grafiko honetan, David Marto marrazkilariak Chillidaren obrak ezagutzeko konbita egiten deusku, euskal eskultore handiaren obreagaz maiteminduta dagoan ikasle gazte baten begietatik. Istorioaren protagonisteak, Martak, bere aititeari Espainia osoan zehar dagozan Eduardo Chillidaren monumentu nagusiak bisitetan laguntzea amestu dau. Aitita hiltean, Martak omenaldi bat egitea erabagiko dau, bere amesa betez eta Chillidaren eskulturen kontenplazinoa bidaia ahaztezin baten etapa bihurtuz. Komikiak Eduardo Chillidari eta bere lanari buruzko 24 orrialdeko txostena dakar.
Gaur, hilak 3, Hernanin kokatutako Chillida Lekuko Zabalaga baserrian egindako El mapa de Chillida komikiaren aurkezpenean izan dira Rafa Martínez, Norma Editorialaren sortzailea eta presidentea; David Marto, Chillidaren mapa komikiaren egilea; Mikel Chillida, Eduardo Chillida - Pilar Belzunce fundazinoaren bozeroailea; eta Nausica Sánchez, Chillida Lekuko Hezkuntza Arloko arduraduna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!