Zabalik dago Lilaguneko 2024-2025 ikastaroetan izena emoteko epea
2024-10-01 08:10 Pil-pileanUribe Kostako Mankomunidadeko emakumeak ahaldunduteko eskoleak zazpi tailer izango ditu, doban.
Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunidadeko Bardintasun Sailak Lilaguneren 2024-2025 ikasturteko tailerrak prest ditu, Emakumeak Ahaldunduteko Eskolearen bitartez. Tailerrak doban dira baina aldez aurretik emon behar da izena. Interesa dabenek izena emon leikie urriaren 11ra arte lilagune@uribekosta.eus helbidera mezu elektroniko bat bialduz, 946 76 26 74 telefonora deituz edo 616 470 653 telefonora whatsapp bat bidaliz. Plaza kopurua mugatua da eta gainditu ezkero, zozketea egingo da ikastaro bakotxean izena emon daben emakume guztien artean. Uribe Kostako Mankomunidadeko udalerrietan erroldautako emakumeek izango dabe lehentasuna.
Umeak jagoteko zerbitzua eskainiko da, edade txikikoentzako behargin bereziakaz, saioetan eskuragarri, behar daben parte-hartzaileentzat. Zerbitzu hori izena emoteko momentuan eskatu beharko da, edade txikikoen kopurua eta bakotxaren edadea adierazita.
Ikastaroak emakume guztientzat dagoz zabalik. Aurten 7 tailer eskainiko dira, eskualdeko udalerri bakotxean bana, urriaren 22an hasi eta martiaren amaierara arte. Izena emoteko epea zabalik dago, urriaren 11n zarratuko da eta hiru bide dagoz: lilagune@uribekosta.eus helbidera mezu elektroniko bat bialduz, 946 76 26 74 telefonora deituz edo 616 470 653 telefonora whatsapp bat bialduz.
Ikastaroen katalogoa Mankomunidadearen webgunean dago eskuragarri. www.uribekosta.eus. Tailerren izenburuak honako honeek dira:
- Tratu onerako kontratua (Berango).
- Nik asko margotzen dut. Nabigatu zure emozioen kolorerantz (Barrika).
- Autoezagutza eta ahalduntzea argazkigintzaren bidez (Gorliz).
- Pelbis-dantza. Zoru pelbikoa indartzea (Sopela).
- Txi kung (Urduliz).
- Gela propioa, Zentangle®egaz (Plentzia)
- Plazerren hirukoa (Armintza, Lemoiz).
Lilaguneren helburua da emakumeen ahaldundutzea sustatzea, maila indibidualean eta kolektiboan. Ikaskuntza eta kontzientziazino personala erraztea, baita emakumeen partaidetza soziala indartuko daben sareak sustatzea be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!