Martxelo Rubio aktorea 47. EZBko Lehiaketako epaimahaia izango da Nerea Ibarzabal eta Ainara Elgoibarregaz batera

Bizkaie! 2024-09-27 12:11   Zinemea

Euskal Zine Bilerea urriaren 17tik 20ra izango da Lekeition.

20 urtegaz Montxo Armendarizegaz batera ekin eutson bere zinema-ibilbideari eta telesail ugaritan zein antzerkigintzan be ikusi izan dogu sarri-sarri. Donostia Zinemaldian bigarren saria irabazi eban 27 ordu filman. Ulialde Alkarteak ibilbide luzeari emoten dauen lehenengo edizinoko Ramón Labayen Saria be jaso eban. La hiedra film laburrean egindakoagaitik, aktore onenaren saria jaso eban, Alcalá de Henares film laburren jaialdian. Eta Goya sarietan bigarren mailako aktore onenaren izentapena jaso eban 20.000 erle espezie antzezlanagaitik.

Kontuak kontu, laster jakingo dogu Sail Ofizialean parte hartzeko sailkatutako 20 filmak zeintzuk diran.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu