'Non dira haurrak?' antzezlanaren aurrestreinaldia Bilbon
2024-09-27 10:23 KultureaGaur, hilak 27, BBK Salan izango da, arratsaldeko 19:15ean.
Obrearen seigarren produkzinoaren aurrestreinaldia BBK Salak Tartean Teatroa konpainiagaz batera produziduta eta Jokin Oregik zuzendu eta idatzia, Bilboko Koralaren umeen ahotsak lagun dituelarik.
Helduei zuzendutako obra honetan, psikologora joaten hasi dan 8 urteko Maddiren kasuak agirian ixten ditu gure gizartearen ahulezia eta gehiegizko ansiedadea.
Aurrestreinaldiaren ondoren, irailaren 28an eta 29an, arratsaldeko 19:30ean, euskeraz (Non dira haurrak?); eta urriaren 4tik 6ra gaztelaniaz (¿Dónde están los niños?). Antzezlanak BBKSalan izango dira eta
sarrerak 18 euroan erosi daitekez BBK Salako leihatilan eta webgunean.
Fitxa teknikoa
- Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi.
- Aktoreak: Iraia Elías (euskeraz), Sandra Ferrús (gaztelaniaz), Getari Etxegarai, Javier Barandiaran, Iñigo Aranburu, Ruth Guimerà eta Irene Zarrabeitia.
- Kolaborazinoa, zuzendaritza plastikoa: Ane Pikaza.
- Abestien letrak: Miren Agur Meabe.
- Argiztapen diseinua: Edu Berja.
- Jatorrizko musikea: Adrián García de los Ojos.
- Zuzendaritza laguntzailea: Ana Meabe eta Irene Zarrabeitia
- Musikea: Bilboko Koral Alkarteko umeen korua (Jose Luis Ormazabal, zuzendaria).
- Ikusentzunezkoak: Jone Novo.
- Kartelaren diseinua: Karmele Tamayo (Hirudika).
- Produkzino exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo.
- Produkzinoa: BBK Sala eta Tartean Teatroa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!