Jente-arte eta lurralde kohesinoa, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren ardatzak

Bizkaie! 2024-09-26 12:25   Kulturea

Urriaren 2tik 4ra, Gasteizen, Elkartzen Gaituena / Lo que nos une / Ce qui nous rassemble goiburupean.

Helburua da Euskal Herriko jente-arte eta lurralde-kohesinoaren alde ezarri beharreko politika edota erabagien inguruko erispideak batu eta proposamenak plazaratzea, izan be, Patxi Juaristi kongresuko buruak zehaztu dauenez, adostasun zabalak sortu eta proposamen zehatzak landu nahi ditugu konpartidutako beharretan oinarrituta. Eta hori guztia hiru eremu edo arlotan banatu dogu: eremu sozio- ekonomikoan, sozialean eta lurraldetasunean. Hain zuzen be, kongresuaren etorkizunerako helburua Herri Itun barri baterako baldintzak sortzea litzateke. Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako buruakk dinoanez, ezbardinen arteko adostasunak bilatzen ditugu, jente-artearen kohesinoa bultzatzeko eta geroko erronkei modu fin, hausnartu eta landutako erantzunak emoteko. Azken finean, etorkizunerako herri itun barri baterako oinarriak gorpuzteari buruz gabiz.

Kongresuaren programeak hiru ardatz ditu: lehen jardunaldian, jente-arte, ingurumen eta kultura balio handiena dauen garapen sozio-ekonomikoaren ereduari buruz eta ongizatearen gizarteari buruz hausnartuko da. Eguenean, hilaren 3an, barriz, gai sozialak jorratuko dira. Azkenik, itxiera jardunaldian lurraldetasunak hartuko dau eztabaiden erdigunea.

Parte-hartzailñeen artean, besteak beste, Hilary Cottam; Ma Ángeles Durán; Lola S. Almendros; eta Cristina Lafont, Northwesterneko Unibertsitateko katedraduna. Eskarmentu, ibilbide eta maila handiko adituak, azpimarratu dau Urkizak.

Edozelan be, Kukai Dantza Taldea, La Furia, Adriana Bilbao, Arkaitz Miner, Edurne Azkarate, Akira Yoshida, Aitor Etxebarria, Mixel Etxekopar, Odei Barroso, Leire Vargas, Xabier Solano Garmendia, Janela, Sua Enparantza eta Zuberoako Berritza alkartea be izango dira.

Hiru eguneko kongresu honek ehunka lagun batuko ditu. Hain zuzen be, Eusko Ikaskuntzaren XIX. kongresua adituei, irakasleei, ikasleei eta ikertzaileei, erakundeetako eta enpresetako ordezkariei zuzenduriko bilgunea
izango da.

Izen-emoteak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu