Izen-emotea zabalik Emakume Migratuen topaketarako

Bizkaie! 2024-09-26 10:47   Pil-pilean

Tailerrak urriaren 5ean jarriko ditue martxan Getxoko Jabekuntza Eskolan.

Emakume migratuei harrera eta ikaskuntza-gune indibidual eta kolektiboa eskaintzeko, Getxoko Udalak, Eusko Jaurlaritzeagaz alkarlanean, beste urte batez, Emakume migratuen topaketa programea atondu da 2024-2025eko ikasturtean.

Saioetan emakumeek beren posizinoari, erresistentziei eta burrukei buruz hausnartu ahal izango dabe, migrazinoaren historian eta parte hartzen daben komunidade barrian daben errealidadean arretea jarriz. Jorratu beharreko gaiak honako honeek izango dira, besteak beste, osasuna, parte-hartze politikoa, arrazakeriaren kontrako autodefensea, indarkeria, etxeko zein jagote lanak.

“Topaketa honeen bidez kultur aniztasunak emoten dauen aberastasuna autortu nahi dogu, emakumeek beren esperientziak konpartidu eta beren zailtasunez, maitasunez eta nostalgiez edo oroiminez hausnartzeko gune atsegina eskaintzeaz gan”, azaldu dau Mihaela Jilavu Kultur artekotasuneko zinegotziak.

Tailerrak urriaren 5ean, zapatuan jarriko ditue martxan Getxoko Jabekuntza Eskolan (Martikoena, 16), arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Txandakako larunbatetan izango diran dobako saioetan Mujeres con Voz alkartearen dinamizazinoa izango da. Haurtzaindegi zerbitzua izango da, aurretik eskatu ezkero.

Izen-emotea

Parte hartu nahi daben emakumeek izena emon ahal izango dabe hemen.

WhatsApp (655603809)

Telefonoa be eskuragarri egongo da, emakumeren batek online izena emoteko zailtasunak izan ezkero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu