Badatoz Bilboko Berreginen Museoan egingo diran Europako Ondarearen Jardunaldiak

Bizkaie! 2024-09-26 08:15   Kulturea

Iraileko artelana bere testuinguruan: Gertutik urrun. Caminos sobre la ría izango da.

Aldi baterako erakusketa honen hariari jarraituz, iraileko berbaldiak itsasadarragaz eta inguruko zubiakaz zerikusia daben alderdi guztietan sakontzeko balioko dau, izan be, gertutik ezagutuko ditugu Bilboko historian jazotako gorabeherak objektu, grabadu, argazki zein maketen bidez.

Europako Ondarearen Jardunaldiak ardatz hartuta, Gertutik urrun. Caminos sobre la Ría erakusketea izango da berbagai, irailaren 26an, 18:00etan. Itziar Martijak, erakusketearen komisarioak, eskainiko dau berbaldia. Sartzea doban izango da.

Ekimen honen bidez, Museoak barriro be alternatiba abangoardistak eskaini nahi ditu eta programazino zabala atondu dau horretarako.

Berreginen Museoaren 2024-2025 programazinoaren nobedade guztiakaz lotutako beste kontu batzuk izango dira iraileko hitzaldian jorratuko diran gaiak. Hitzordua irailaren 26an izango da, 18:00etan, Museoan. Sarrera doakoa da, eta parte hartzeko nahitaezkoa izango da aldez aurretik sarrera bat eskuratzea hemen

Berreginen Museoak 2006ko zemendian edegi zituan ateak barriro, Mariaren Bihotza eleiza zaharraren egoitzan eta Bizkaiko uriburuko zaharrenetakoa da, orain 80 urte sortua, genero bereko museoen artean onenetakoa da, ikusgai dagozan erreprodukzinoen hautaketagaitik eta kalidadeagaitik.

Erakusketea ikusgai jarriko da Mariaren Bihotza plazako aztarnategian (Mirasol Kondearen kalea 2, Bilbo), 2024ko urriaren 1etik zemendiaren 3ra (ordutegia: martitzenetik barikua, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00retara; zapatu eta domekatan, 11:00etatik 14:00etara).

Ganerakoan, bisita gidatu bi egingo dira:

- Urriaren 17an, euskeraz eta urriaren 24an, gaztelaniaz; biak 17:00etan hasiko dira.

- Zubi bat, sei istorio eta erdi: Urriaren 3an, euskeraz eta urriaren 10ean, gaztelaniaz, 18:00etan.

Jarduera horreek doban dira eta izena emoteko telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 94 415 02 31.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu