Barikuan martxan hasiko da barriro Bermesex zerbitzua

Bizkaie! 2024-09-25 13:07   Pil-pilean

Irailarenk 27tik aurrera egongo da martxan.

Udako etenaldiaren ostean, martxan hasiko da berriro Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak eskainitako sexualidadeari buruzko informazinoa eta orientazinoa emoteko Bermesex zerbitzua. Hain zuzen ere, barikutik (irailak 27) aurrera egongo da martxan.

Bermesex, sexua eta sexualisadearen bizipenean modu onuragarriak bilatzeko zerbitzu publikoa, konfidentziala eta dobakoa da. Zerbitzu honen bidez, gazte bermeotarrei laguntzen jake modu partikularrean ezagutu, onartu eta adierazo daitezan, hurkoagaz hartu-emona izateko modu onuragarriena bilatzeko. Asmo hori lantzeko, gazteakaz, familiartean eta profesionalakaz lan egiten da.

Bermeoko Sexologia Orientazino Zerbitzua Gizarte eta Kultura Etxean eskaintzen da, barikuetan, hamabostean behin. Ikasturte honetako lehenengo zerbitzua irailaren 27an, barikuan, izango da 16:30etik 18:00etara. Herriko gazte, heldu, irakasle, guraso, begirale, hezitzaile eta interesa dauen guztiak dagoz konidauta.

Aurrez aurreko arreta zerbitzua eskaintzen jake, holan behar izan ezkero.

Horrezaz gan, profesionalakaz koordinetako aukerea be badago. Orientazino ereduaren bidez, profesionalakaz eta familiartekoakaz alkarlanean, ume, gazte, familia eta hezkuntza baliabideen arazoei konponbideal bilatzeko bideak hausnartzen dira, egoera bakotxean esku hartzeko modu, eragile eta ekintza egokienak aztertuz.

Bermesex zerbitzuagaz bat egin gura izan ezkero:

E-posta: bermesex@bermeo.eus
Instagram: @sexorienta
Telefonoa: 644 89 86 61 (arreta orduetatik kanpo mezua itxi daiteke erantzungailuan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu