Ostera 2024: 'Euskeran mundu oso bat kabiduten da!'
2024-09-25 12:41 KultureaEuskeraz sortutako eskaintza kulturala bultzatu eta zabaltzea da helburua.
Urte honeetan guztiotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker, danetariko proposamen kulturalak zabaldu ditu Bizkaia osoko hainbat herritan zehar Euskaltzaleen Topagunearen ekimenak, izan be, hori da Osteraren ezaugarri nagusia: eskaintza kulturala bere ohiko arloetatik atara (urigunetik), eta herriz herri hauspotuz euskera sustatzea.
Bada, 25.edizinoa beteten dauen honetan, barrikuntzaz ganezka eta indarbarrituta dator festibala. Aurtengo Ostera kultur festibalak Euskeran mundu oso bat kabitzen da! dau goiburu eta, hain zuzen be, horixe dau helburu: euskereak mundu osoa barrubatzen dauela ikusarazotea.
Festibal kulturalak Balmaseda (urriak 3, 4, 5 eta 6) Arrigorriaga (zemendiak 7,8,9 eta 10) eta Abadiñon egingo dau geldialdia aurteneta herri bakotxean 4 egunetan egitarau zabala eskaintzeko: musikea, jantzak eta bakarrizketak, barriketaldiak, umeeta familientzako ikuskizunak. Doban.
Egitaraua
Ibiltaria izango da eta aurten aniztasunean eta aberastasun kulturalean oinarritutako etorkizuneko euskalduntasun (GU) barri bat irudikatu eta islatu nahi dau. Musikea ardatz hartuta, astegoien osoann egitarau zabala eroango dau Osterak aitatu herrietara.
Musikeari jagokonez, Janus Lester, Gari eta Maldanbera eta Nogen taldeen kontzertuak izango dira Ostera 2024 kultur festibalaren barruan. Musikaz gan, dena dala, eskaintza kultural zabal eta betea eskainiko jake herritarrei: Lidia De Lorenzo flamenko jantza konpainiaren Sentimundua edo Harrobi Dantza Bertikal konpainiaren Geu(re)ra ikuskizunak, Antton Telleria, Julen Portillo, Ane Goitia eta Maialen Sorozabalen bakarrizketa saioa edo Maddi Pirata, Gora Bihotzak edo Iratxoen kantu sekretuak ume eta familientzako ikuskizunak, besteak beste.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!