'Basterretxea 3 taupadatan" programeari amaierea emoteko, Omako Basora bisita berezia
2024-09-24 12:35 KultureaIrailaren 28an, bisita bi eskainiko dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak Basterretxea 3 taupadatan programearen hirugarren ekitaldia egingo dau irailaren 28an, Néstor Basterretxea euskal artista ospetsuaren jaiotzearen mendeurrena ospatzeko. Jarduerea Omako Basoan egingo da eta dobako emonaldi gidatu bi izango dira, ordubete ingurukoak (11:00etan eta 12:30ean izango dira), Fernando Bazeta EHUko irakaslearen eskutik.
Ezinbestekoa da erreserbea egitea oma@bizkaia.eus helbidean edo 94 465 16 57 telefonora deituta.
Omako Basoan zeharreko ibilbide berezi honek aukera ederra eskainiko dau Néstor Basterretxearen eragin artistikoak eta bilakaerea aztertzeko, XX. mendeko erreferente kultural garrantzitsuenetako bat baita. Agustín Ibarrolaren obrako lau multzoren analisiaren bidez, Basterretxeak arte garaikideagaz dauen loturan sakonduko da, baita 57 Taldean izan eban parte-hartzean, Gaur taldeagaz izandako loturan eta Kazimir Malevichek bere obran izan eban eraginean be.
Basterretxea 3 taupadatan
Programa honek oinarrizko hiru momentu ditu, haren bizitzearen eta obrearen hainbat alderdi aztertzen dituenak:
1. Bermeon 2024ko maiatzaren 3tik 31ra ikusgai egon zan argazki erakusketea Arrantzaleen Museoan.
2. Irailaren 12an, Gernika-Lumon eskainitako erbesteko Basterretxeari buruzko berbaldia.
3. Omako Basoan zeharreko ibilbide gidatua: irailaren 28an.
Programearen azken taupada honek Basterretxearen ikuspegi intimoa eta hurrekoa eskaintzen dau, artista legez izan dauen ondarea eta bilakaerea aztertuz, euskal artearen ikono bihurtu arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!