Irailaren azken astegoienean barriro be binetearen mundua Getxon

Bizkaie! 2024-09-24 11:20   Kulturea

Sartzea doban izango da.

Irailaren azken astegoienean, 27tik 29ra berriro be binetearen mundua izango da Getxon protagonista. Aurten, Komiki Azokeak 22. urteurrena ospatuko dau eta hiru egunez, Areetako Geltokia plazeak eta Ibaiondo kaleak komiki eta merchandising dendek, aldizkariek, fanzineek eta argitaletxeek jarritako 40 saltoki hartuko ditue, baita sinatze-txandak be.

Horrezaz gan, Romo Kultur Etxean zenbait jarduera izango dira, besteak beste, berbaldiak, mahai-inguruak, erakusketak, fanzineen aurkezpenak eta bestelakoak. Horreetan, egileak eta komikiaren eta ilustrazinoaren profesionalek parte hartuko dabe.

Egitarauari erreparauta, barikuan, hilaren 27an, Romo Kultur Etxean:

Arratsaldeko 18:00etan aurkezpena (gaztelaniaz eta euskeraz) eta aleen banaketea izango da.

Paralinpikoak:

Parte-hartzaileak: Zuz Martin – Javi Conde, Tania Castillo, Mikel Garcia eta Vanessa del Rio. Moderatzailea: Jon Spinaro.

19:00 2024ko Komiki Azokearen Omenaldi-sariak

Laura Perez Vernetti – Iñaket

19:15ean, Alkarrizketa Laura Perez Vernettigaz. Moderatzailea: Yexus

20:00etan, alkarrizketa Iñaketegaz. Moderatzailea: Kike Infame.

Egitaraua eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu