'Jaialdiaren datorren edizinoan REC sakatuko dogu'
2024-09-24 09:35 Kulturea2025eko bagilean izango da GetxoPhoto, Irudi Jaialdia.
Lehenik, Pausa botoia sakatu genduan, ondoren Play botoia eta oraingoan Rec sakatzeko ordua heldu da. Sinbolo gorri eta biribilak, kamera eta gailu elektronikoetan beti erraz topetan dana, ingelesezko record berbatik hartzen dau izena. Grabau edo erregistrau esan nahi dau. Irudiak memoriagaz dituan hartu-emoank oso garrantzitsuak dira Walter Benjamin, Susan Sontag edo Georges Didi-Huberman lako klasikoek landu izandako ikusizko ikasketetan.
Erabili eta botatearen kultureak, eragiten dau argazkiak edo bideoak ez hartzea uneak gordeteko, momentu horreek berehala konpartidu eta ahaztuteko. Gure sensibilidadea agortzen dauen gehiegizko ugaritasunari aurre egin behar deutsagu, memoria bisual oro zarata huts bihurtzen dalarik. Gainera, datu-zentroen egitura-mugek artxiboaren etorkizuna mehatxatzen dabe, bai artxibo personalena, zein zibilizazinoarena.
IOndokoak dira, hain zuzen be, ikusizko teknologiek gaur egun paradigma-aldaketa izugarri bati aurre egin beharra eragiten daben faktoreetako batzuk. Horregaitik, Getxophotoren datorren edizinoan, egoera honetan irudiaren arteak zelan berrasmetan diran galdetzen deutsagu geure buruari: zein dan artxiboak metatzearen eta kontakizun bat sortzearen arteko aldea, zein dan irudiaren –eta erregistro bisualaren bidez eregitako memoriaren– etorkizuna muturreko REC mundu batean, immateriala, oso manipulagarria eta itxuraz amaibakoa.
Kontuak kontu, Getxophotoren zortzigarren Open Call-ean izena emoteko epea zabalik dago, Jaialdian lanak erakusteko aukera parebakoa.
2025ean be epaimahaikide izango dira María Ptqk (Getxophoto komisarioa, Bilbo), Verónica Fieras (editorea eta Chaco editorial-aren sortzailea, Buenos Aires), María Wills (ikertzailea eta komisario indenpendentea, Bogota) eta Carla Bacelar (Encontros da Imagem-go produktorea, Braga).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!