'Espiritualetik profanora'. Romero de Torres eta Zuloaga, Bilbon eta Kordoban

Bizkaie! 2024-09-23 07:30   Kulturea

Arte Ederren Bilboko Museoak maileguan itxiko ditu Zuloagaren obra batzuk.

Julio Romero de Torres (Kordoba, 1874-1930) margolariaren jaiotzearen 150. urteurrenean, Bilboko museoaren bilduman gordetako Ignacio Zuloagaren (Eibar, Gipuzkoa, 1870-Madril, 1945) obren corpus esanguratsu bat eroango da Espiritualetik profanora erakusketara, artista bien ibilbideak lotzeko asmoa dauena.

Arte Ederren Bilboko Museoak maileguan itxiko dituan Zuloagaren obren artean –bederatzi mihise eta marrazki bi–, margolan garrantzitsuak dagoz, besteak beste, Pikatzaile ijitoa (1903) eta Kardinala (1912). Areto berean egongo dira Romero de Torresen koadroak –Kordobako Udala da horreen jaubea–, XX. mendeko lehen hamarkadetan espainiar giro artistikoko protagonista bi, horreen arteko buztarketea gaurdaino egin bakoan.

Abangoardia artistikoaz harago, Romero de Torresek eta Zuloagak beren obsesino artistikoak gauzatzea lortu eben –paisaiazko atzealdeko irudiarenganako interesa eta Espainiako tradizino piktorikoaren aldarrikapena–, kritika aina atxikipen lortu zituen estilo propio eta ezaguterrazean.

Ez da ahaztu behar, gainera, Romero de Torresek Bilboko Majestic Hall aretoan egin ebala bakarkako lehenengo erakusketea, 1919an. Orain, Kordoban, enkargu ugari eta arrakasta komertzial handia izan eben margolari bi denporakide honeen arteko loturea gogoratuko dau Espiritualetik profanora erakusketeak eta, era berean, Romero de Torres eta Zuloagaren obrearen ikuspegi barritua emongo dau, begirada garaikideagaz.

Antolatzailea: Kordobako Udala.

Irailaren 30etik abenduaren 1era, Vimcorsa erakusketa-aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu