Addar taldeak 'Lurra ukitu' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2024-09-20 08:15   Musikea

Keu Agirretxearen kolaborazinoagaz.

Addar taldeak urton aurkezten daben hirrugarren abestia da Lurra ukitu.

Aurrekoetan lez, abestia Bilboko Koba estudioan grabau da Xanpen eskutik. Halanda ze, apirilean Lehertu da abestia kaleratu eben, Juan Sangre (Governors) abeslariaren kolaborazinoagaz; bagilean, barriz, Ezin ulertu atera eben.

Lurra ukitu oso abesti gitarreroa da, izan be, taldearen oinarrietako bat gitarrearen presentzia izan da beti. Beraz, Euskal Herriko gitarrista onenetako bategaz egin dogu kolaborazinoa: Keu Agirretxeagaz hain zuzen be.

Bideoaren grabazinoa eta muntaia Asier Allikaren esku izan da eta azken hilabeteetan estudio lanetan egin doguzan lanaren irudiak azaltzen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu