2024ko Sopela Kosta Fest irailaren 20an hasiko da

Bizkaie! 2024-09-19 10:01   Kulturea

Sopelako ingurunea eta ondare naturalez gozetako aukerea, 20, 21 eta 22an.

Naturea, musikea eta surfa ardatz, EHSF Surf Txapelketea, kayak surfa, orientazino-probak, kalistenia, slackline, taitxia edo skateboarda lako modalidadeak eezagutu eta praktiketako aukerea be egongo da. Ikastaroak, ibilbide gidatuak, tailerrak, argazki-lehiaketea, erakusketak be atondu ditue Kiribile eta UKFoto alkarteek.

Kontzertuak be gogoan hartzekoak dira, besteak beste, Maruja Limon, Arizona Baby, Bele, Janus Lester, Acid Tongue, The Cherry Boppers eta Ginger taldeakaz gozetako aukerea egongo da.

Horrezaz gan, irailaren 21ean, Surf & Skate Market be iragarri dabe, saltzeko zein norberaren materiala erakusteko. Eta horregaz guztiagaz batera, edade guztietako publikoak aukerea izango dau surfa, parapentea eta 360 graduko betaurrekoak erabiliz slackline lako kkirolak praktiketako. Zalbidene kalean kokatuko da, 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30era.

Edozelan be, programazinoa eta egitarauaren zehetasunak hemen topauko dozuez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu