Hemen da III. dalecandELA Fest

Bizkaie! 2024-09-19 08:37   Kulturea

Getxok barriro hartuko dau jaialdia irailaren 20, 21 eta 22an.

Oraingoz osabiderik ez dauen gaixotasun hau ikusarazoteko eta ikertzeko dirua batzea da asmoa.

Igaz, 5.000 persona baino gehiago batu ziran Getxoko Portu Zaharrean, edade guztietakoak, eta gure alkartasuna, hurrekotasuna eta babesa adierazo nahi izan deutsagu gaixotasun larri hori sufriduten daben personei eta euren familiei adierazo dau Amaia Aguirre Getxoko alkateak eta ondokoa nabarmendu: gaixotasunari danok bat eginez eta gizarte eta erakunde-eragileen laguntzeagaz baino ez deutsagu aurre egingo, Getxo herri solidarioa da, eta alkarteak esaten dauen legez, candELA emotera joango gara musikaz eta artearen eta kirolaren inguruko jarduerez gozetako.

Kontuak kontu, dalecandELA Festen edade guztietarako makinatxu bat ekitaldi izango dira baina kontzertuak be ezin ahaztu, besteak beste, Burning, irailaren 20an, gauerdian; Tarque y la Asociación del Riff, irailaren 21ean 23:45ean; eta Smile, irailaren 22an, arratsaldeko 20:00etan.

Egitaraua


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu