Basurtu folklorez beteko da 'Plazarik plaza' programeari esker

Bizkaie! 2024-09-18 10:12   Kulturea

Bilboko Udalak atondutako ekimenak herri-folklorea sustatzea dau helburu.

Irailaren 26tik 28ra, kalejirak, alardeak eta hainbat emonaldi eskainiko dira, doban.

Egitaraua Beti Jai Alai Dantza Taldeagaz alkarlanean atondu da. Talde hori Basurtu auzoko herri sentimendutik sortu zan eta Euskal Herriko jantza, ohitura eta errituak ikertu, ikasi, jagon eta zabaltzeko konpromisoa hartu dau.

Programazinoa

Programeari hasierea emoteko, Udal Txistulari Bandeak Zertzeladak obrea abestuko dau irailaren 26an, eguenean, 18:30ean, Sabino Arana kaleko 50ean.

Barikuan, irailaren 27an, kalejirea izango da auzoko kaleetan, Sabino Arana kaleko 50ean hasita, 19:45ean; Kittu taldeak animauko dau kalejirea.

Irailaren 28an, zapatuan, 13:30ean, Beti Jai Alai Dantza Taldeak musikea eskainiko dau Basurtoko kaleetan zehar, nahi dabenak jantzan jarteko asmoz.

Arratsaldean kalejirea egingo da auzoko kaleetatik 18:30etik aurrera, Beti Jai Alai Dantza Taldeak eta Salamancako Surco taldeak gidatuta. Arratsaldeko 19:00retan talde bi horreek jantza alardea eskainiko dabe Sabino Arana kaleko 50ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu