BBK Salak Arte Eszenikoen denporaldiari ekingo deutso Rave Technoa protagonista dala
2024-09-18 09:08 KultureaLasala konpainiak Shine ikuskizuna ekarriko dau irailaren 21ean Bilbora.
Bilboko BBK Salak arte eszenikoen denporaldiari ekingo deutso irailaren 21ean, Lasala jantza garaikideko konpainiaren azken lanagaz: Shine. Joan dan zemendian Donostiako Victoria Eugenian estreinau da Madrilgo Teatro del Canal handian izan ondoren, zortzi jantzarientzako pieza hau Bilbon ikusi ahal izango da azkenean. Bertan, Judith Argomaniz zuzendari eta koreografo gipuzkoarrak gizabanakoari XXI. mendeko turbocapitalist eta berehalakotasunaren eta dana-ya-orain kulturearen menpean dagoan honetan jazoten dira gatx handiak ditu oinarri: zelan baretu epe laburrak eta igesaren etenik bako bilaketeak sortzen deuskun hutsunea? Zertan sinistu enpatiarik bako mundu honetan? Nora bideratu orain gure espiritualtasuna? Galdera horreek abiapuntu hartuta, Shine obreak Fernando Epeldek beren-beregi sortutako techno musikea tarteko dala zortzi gorputz erakusten ditu eszenan.
Rave party girl mueta honetan, protagonistak erlijino barri bat topetan dabe, dj musikaria gurtzea izan daitekeena, izan be, Argomanizen eretxiz, -Shine- fede galduaren bila dabilen erritu desesperatu bat da, distira egiteko azken aukerea, musikeagaitik ez eze, fluor koloreen estetika indartsuagaitik be nabarmentzen da -Shine-, eszenografia zainduagaz eta osogarri deigarriak eta maskarak barrubatzen dituan jantzi irudimentsuakaz. 2013an sortua eta Argomanizek zuzendua, Lasalak hamabost bat saio eskaini ditu, Espainian, Alemanian, Erresuma Batuan, Kanadan edo Taiwanen. Hizkuntza propioa sortu dabe, hizkuntza oso fisikoa, dinamikoa eta indartsua, zehaztasunak eta teknikak sano bereziak dira. Beren ikuskizunetan arreta berezia jarten deutse ikusizko alderdiari, modea, zinemea edo diseinuko azken jokerak buztartuz. Igaz formatu handiko pieza bat estreinau eben, jantza garaikidean egindako lanaren lehen hamarkadea ospatzeko (-Lasala 10 urte-), eta horren ostean jaio zan -Shine-.
BBK Salaren arte eszenikoaren denporaldiak hurrengo astean jarraituko dau, Non dira haurrak? produkzino propioaren erabateko estreinaldiagaz, kasu honetan Tartean Teatroa konpainiagaz batera. Jokin Oregik idatzi eta zuzendua, 28an eta 29an euskeraz ikusi ahal izango da eta urriaren 4, 5 eta 6an gaztelaniaz: ¿Dónde están los niños?.
Bilboko erdiguneko aretoaren hurrengo hitzordua urriaren 26an izango da, daborduko sarrerak agortuta. Breve historia del ferrocarril español Dramatic Center-aren lanak upealako erantzuna izan dau gurean eta estreinaldirako sarrerak agortuta dagoz. Haren egilea, Joan Yago (2018ko Max saria, Egile barri onenaren saria, Fairfly lanagaitik; eta La Calòrica konpainiaren sortzailea), Bilbon izango da, BBK Salan bertan dramaturgia tailer bat emoteko. Oraindino badagoz online erreserbetako leku batzuk (urriak 26 eta 27, goizeko 10:00etatik 14:00etara, 40 euroan).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!