Bosteko24 'Karratu Beltz Leuna' erakusketa ibiltariak Leioan hasiko dau ibilbidea
2024-09-18 07:52 KultureaBFAren ekimenean Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Leioa eta Getxo udalerriek parte hartzen dabe.
Bosteko 24 erakusketa ibiltariak bere ibilbideari ekingo deutso Leioan, Karratu Beltz Leuna erakusketeagaz. Kultur Leioako erakusketa guneak ekimen honen edizinoa hartuko dau urriaren 6ra arte.
Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kirol eta Kultura diputaduak eta Iban Rodriguez Etxebarria Leioako alkateak, Maite Ibarra, Ainhoa Salterain eta Amaia Agirre Arrigorriaga, Amorebieta-Etxano eta Getxoko alkateek, hurranez hurran, erakusketea bisitau dabe, Maria Goirigolzarri komisarioak gidatuta.
Bisitan, Arrizabalaga diputaduak nabarmendu dauenez, Bosteko proiektu sendoa da eta Bizkaiko talentua eta arte garaikidearen sorkuntzea gero eta publiko zabalagoarengana heltzea dau helburu. Gure lurraldeko gaur egungo artea helduerrazago egitea personei eta publikoari.
Bestalde, alkate leioarrak azpimarratu dauenez, Leioak guztiontzako kultura irisgarriaren alde egiten dau, gure ardatz estrategikoetako bat da, eta Bosteko horren erakusgarri da. Esangura horretan, Iban Rodriguez Etxebarriak gaineratu dauenez, Bostekok euskal artisten arte garaikidea herritarrei hurreratzeko aukerea emoten deusku, danon eskura jarriz, publiko zabala eta heterogeneoa erakarteko.
Azkenik, Leioako alkateak Bosteko ekimenaren garrantzia azpimarratu dau, arte garaikideko euskal artistek beren sorkuntzak erakusteko aukerea dabelako.
Karratu Beltz Leuna
Hiru emakume artistaren proposamena da: Maider Aldasoro, eskultura eta ikus-entzunezko piezak; Leire Lacunza, argi-instalazinoa; eta Natalia Suarez Ortiz de Zarate, pinturea. Euren lanek erakusketearen inguruko hausnarketea egitera gonbidatzen dabe, esangurazko jarrerea aldi baterako eteten dauen arreta-modu berezi bat aktibetako kapaz dan interfaze legez.
Arrazoimenaren parentesi horretan esperientzia pertzeptibo, haragizko eta afektiboa agertzen da, orain errepresentetan dana, kasu honetan artelana. Erakusketeak espazio esekian sartzea proponiduten dau, objektu artistikoari modu barrituan begiratzeko eta, hortik, galdera hau egiteko: zer bitxikeria dagoz formearen atzean?
Erakusketea Leioan hasi da baina ondoko herrietan be egongo da:
- Leioa, irailaren 16tik urriaren 6ra.
- Amorebieta-Etxano, urriaren 15etik zemendiaren 3ra.
- Getxo, zemendiaren 5etik 25era.
- Arrigorriaga, zemendiaren 28tik abenduaren 18ra.
- Basauri, 2025eko abenduaren 23tik urtarrilaren 19ra.
Bosteko
Erakusketa ibiltaria da eta bere helburu nagusia euskal artista plastikoen lana zabaltzea da. Arte garaikidea ezagutarazotea dau helburu, jente guztiak eskuragarri izan daian.
Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dau eta bertan Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Leioa eta Getxo udalerriek parte hartzen dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!