Jaione Camborda izango da Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburua
2024-09-17 13:33 ZinemeaOndoan izango ditu Leila Guerriero, Fran Kranz, Christos Nikou, Carole Scotta eta Ulrich Seidl.
Donostia Zinemaldiaren 72. edizinoko Sail Ofizialeko epaimahaiburua Jaione Camborda donostiarra izango da, igazko Urrezko Maskorraren irabazlea. O Corno / The Rye Horn filmaren egileak, sari hori eskuratu dauen Espainiako lehen zinemagileak, honako honeek izango ditu lagun eztabaidetan: Leila Guerriero idazle eta kazetari argentinarra, aurten La llamada liburua argitaratu dauena; Fran Kranz aktorea, zuzendaritzan egindako lehen esperientziagaz, Mass filmagaz, 2021ean Donostiako Gazteriaren Saria irabazi ebana; Christos Nikou zuzendari greziarra, Apples eta Fingernails (Sail Ofiziala, FIPRESCI saria, 2023) zuzendu zituana; Ulrich Seidl zinemagile austriarra, Berlin eta Veneziako zinema-jaialdietan saritua, 2022ko Sail Ofizialean Sparta aurkeztu ebana eta Carole Scotta produktore frantziarra, Haut et Court-en sortzailea, Laurent Cantet-en Entre les murs / The Class eta Dóminik Moll-en La nuit du 12 / The Night of the 12th filmak bultzatu dituana, beste askoren artean.
Epaimahai Ofiziala
- Jaione Camborda, zuzendaria, Espainia (epaimahaiburua).
- Leila Guerriero, idazle eta kazetaria, Argentina.
- Fran Kranz, aktore eta zuzendaria, AEB.
- Christos Nikou, zinemagilea, Grezia.
- Carole Scotta, ekoizlea, Frantzia.
- Ulrich Seidl, zuzendaria, Austria.
Kutxabank-New Directors Sariaren epaimahaia
- Philippe Bober, produktore eta banatzailea, Frantzia (epaimahaiburua).
- Eduardo Crespo, zuzendari eta programatzailea, Argentina.
- Jessica Kiang, kritikari eta programatzailea, Irlanda.
- Izibene Oñederra, zinemagilea, Espainia.
- Aulona Selmani, directora, Suiza.
Horizontes Sariaren epaimahaia
- Fernando Juan Lima, zinema-kritikaria, Argentina (epaimahaiburua).
- Pedro Hernández Santos, ekoizlea, Espainia.
- Valentina Maurel, zuzendaria, Costa Rica.
Zabaltegi-Tabakalera Sariaren epaimahaia
- Emilie Bujès, Visions du Réel zinema-jaialdiaren zuzendaria, Suitza (epaimahaiburua).
- Santiago Loza, zinemagilea, Argentina.
- Hrönn Kristinsdóttir, ekoizlea, Islandia.
Nest The Mediapro Studio Sariaren epaimahaia
- Albertina Carri, zinemagilea, Argentina.
Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaia
- Itziar Lazkano, aktorea (epaimahaiburua).
- Joseba Lopezortega, ZINEBIren zuzendaria.
- Izaskun Rodríguez, kazetaria.
Culinary Zinema Sariaren epaimahaia
- Irene Escolar, aktorea (epaimahaiburua).
- Javier Suárez, kritikari gastronomikoa.
- Luis Suárez de Lezo, Real Academia de Gastronomía erakundeko presidentea.
Eusko Label Sariaren epaimahaia
- Fredéric Boyer, Tribeca eta Les Arcs zinema-jaialdietako zuzendari artistikoa eta Reykjavikeko zinema-jaialdiko programazino arduraduna (epaimahaiburua).
- Nagore García, HAZIko Komunikazino arloko langilea.
- Roberto Ruiz, sukaldaria.
Loterías Saria epaimahaia
- Emma Suárez, aktorea (epaimahaiburua).
- Maria Núñez, Loterias erakundeko komunikazio arduraduna.
- Jose Luis Rebordinos, Donostia Zinemaldiaren zuzendaria.
Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroko Proiektu Onenaren Sariaren epaimahaia
- Isona Admetlla, kultura-kudeatzailea, Espainia.
- Flor Schapiro, komisarioa, Argentina.
- Micaela Solé, ekoizlea, Uruguai.
Ikusi programazino osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!