29. Zinemakumeak gara! iragarteko kartela Adara Sánchez Anguiano ilustratzaile sevillarrak egin dau

Bizkaie! 2024-09-17 10:14   Zinemea

Urriaren 21etik 26ra, Bilbon, emakumeek zuzendutako zinemearen erakusketea

Adara Sánchez Anguiano Bilbon bizi dan ilustratzaile sevillar baten lana da. Delphine Seyrig eta Jeanne Dielman (Chantal Akerman, 1975) fotograma bat erreferentetzat hartuta, etenbako eraldaketa sozialen orainaldian eragiten deuskuezan harridurearen eta asaldurearen arteko kontrastea antzemoten da.

Beste alde batetik, Gracia Querejeta zinema eta telebistako zuzendari eta gidoilariak Simone de Beauvoir saria jasoko dau Zinemakumeak gara! erakusketearen inaugurazino ekitaldian, urriaren 21ean, Bilboko
BBK Salan.

Simone de Beauvoir sariak zinema arloko profesional nabarmenen ibilbidea autortzen dau eta aurreko urteetan sari hau jaso dabenen artean honako izen honeek dagoz: Icíar Bollaín, Begoña Vicario, Margarita Alexandre, Aizpea Goenaga, Maite Ruiz de Austri, Ángeles González-Sinde, Nuria Vidal, Isa Campo, Patricia Ferreira, Puy Oria, Julia Juaniz, Lola Salvador Maldonado, Cecilia Bartolomé, Helena Taberna eta Silvia Munt. Gracia Querejeta sari hori jaso daben emakume distiratsuen zerrendara batzen da, emakumezkoen istorioak ordezkatzeagaz dauen konpromisoagaitik eta zinemearen industrian zehar, hainbat sari irabazi ditu, hala nola, El último viaje de Robert Rylands, Siete mesas de billar francés edo 15 años y un día lanakaz.

Sari hau dala eta, urriaren 16an, astelehenean, BilbaoArten (Art Zinema House), Cuando vuelvas a mi lado (1999) filma emongo da. Sartzea doban..

Informazino gehiago hemen.




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu