Badator Bilboko XI. Isiltasun Jardunaldia

Bizkaie! 2024-09-16 08:56   Kulturea

Azkuna Zentroan egingo da urriaren 8an.

Norbera isilik egotea, gainerakoak be isilik dagozala, asmo bakarrak batuta:

Egonarria heltzea, jazoerak lasai eta orekaz sor daitezan.

Lehentasunak zentzunez eta gupidaz ezarri daitezan.

Gure pentsamolde, erlijino, nazionalidade eta bestelakoez harago

geure barruko bakearen eta baretasunaren emoitzea hurrengo belaunaldientzako oinordetzea izan daiten.

Musikarik bariik, berbaldirik barik. Bakotxak egoki deritzon denporea emon leike bertan, jardunaldiaren asmoagaz bat eginez, gizaki danen gurari gorena batzen baita.

Azkuna Zentroaren Kulturen Ataria hautatu da uriko plazea irudikatzen dauelako, gune librea, bizikidetzarako, inor baztertu barik, herritarrak alkarregaz konektetako gunea izateko gizarte eta kultura-ezbardintasunen gainetik.

Kontuak kontu, 2001etik 10 isiltasun-jardunaldi egin dira Bilbon. Oraingoan mundu mailan isiltasun-guneak eta praktikak sustatuz, azaleratzen dagoan Uri eta Erakundeen jokereagaz lotuko da gure uria, besteak beste, New Yorkeko Momagaz).

Jarduerearen sustatzaileen artean dagoz, besteak beste, Lur Gozoa, Mirra, IparHaizea, Ananda Bizkaia, Nube Vacía Grupo Bilbao, Brahma Kumaris, James Room, Loidi Uleapaindegia, Lurrean, Mutis Espazioa, Muga Zen, Emakume Migratu Ekintzaileak, Sanatana Dharma, Smile, Gorpuntzak mugimenduan, Sopela zurekin, Gyrotonic Bilbao, Fairphone Community (Bilbao), Voice Over Bikoizketa-eskolea, Bapo-Bapo Produkzioak eta Kabia antzerkia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu