Martha Jungwirth erakusketea ikusteko azken astea

Bizkaie! 2024-09-13 11:13   Kulturea

Datorren domekea, irailak 22, Martha Jungwirth erakusketea bisitetako azken eguna izango da. 

Occident babesle dauen atzera begirakoak, hirurogeita hamar piezaren bitartez, mundu fisikoan oinarritutako lengoaia abstraktu bereziagaitik gailendutako artista austriarraren bost hamarkada hartzen ditu.

Bestalde, domeka honetan, hilaren 15ean, Ikurrak eta objetuak. Guggenheim Bildumako Pop artea erakusketea bisitetako azken eguna izango da (Babeslea: BBK).

Erakusketako azken egunean, 16:00etatik 20:00etara datozenek % 50eko deskontua izango dabe sarrerearen prezioan eta ikusgai dagozan gainerako erakusketak bisitetako aukerea be izango dabe: Yoshitomo Nara (Babeslea: BBVA Fundazinoa), Film&Video aretoko Anthony McCall: Segundo-frakzioa eta Guggenheim Bilbao Museoko Bildumako obrak (BBKren babesari esker).

Azkenik, irailaren 23tik aurrera (baita egun hori be), Guggenheim Bilbao Museoa barriro be zarratuta egongo da astelehenetan eta ohiko ordutegiari eutsiko deutso: 10:00etatik 19:00retara, martitzenetik domekara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu