EPE-IBAIAk eta EHZE Euskal Herriko Zinema Eskoleak BegiraDB Plataformea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2024-09-13 10:23   Zinemea

Ikus-entzunezkoen industriaren profesionalak eta enpresak beren artean hartu-emonetan jartea da asmoa.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreko profesional eta agenteen ordezkaritza zabal baten aurrean, Euskal Herriko Zinema Eskolearen egoitzan aurkeztu dabe BegiraDB izeneko zinemearen eta ikus-entzunezkoen arloan espezializautako plataforma profesionala, ikus-entzunezkoen industriaren profesionalak eta enpresak beren artean hartu-emonetan jarteko gune bat eskaintzen dauena.

Aurkezpenean, Diego Kataryniukek eta David Pedrosa Moralesek —EHZEko ordezkari legez— holako erreminta bat martxan jartearen garrantzia azpimarratu dabe, aukera profesionalak topetea ahalbidetuko baiteutse tresna horrek sektoreko langileei eta produkzio-enpresek, ostera, ikus-entzunezkoen produkzinoaren arloan beren zerbitzuak emoten dituen espezializautako profesionalak topau eta kontratau ahalko ditue.

Plataformea martxan dago eta erabat dobakoa eta kudeatzen oso erraza izango da. BegiraDB plataformearen bidez, online prestakuntza-ikastaroak eskainiko dira ezagutzak zabaldu nahi dituen teknikarien birziklapenerako eta erresilientziarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu