Euskal Aktoreen Batasunak inoiz baino presentzia handiagoa izango dau Zinemaldian

Bizkaie! 2024-09-13 09:08   Zinemea

Sari barri bat emongo dau bertan: Edurne Azkaratek irabaziko dauen Bultzada saria.

Edurne Azkarate. Erretratua: euskalaktoreak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Izenari erreparauta, bultzadatxoa emon nahi jako hasibarria dan edota ibilbide luzea izanda, parte-hartze nabarmenak izan dituan aktoreari, edota euskal fikzinoan nabarmendutako aktore bateri Zinemaldiak eskaintzen dauen nazinoarteko bultzadea emon.

Aurten, Edurne Azkarate aktore donostiarrak jasoko dau saria Irati filman egindako lanagaitik. Paul Urkijok zuzendutako pelikulea 2023an euskeraz estreinautako fikzinoko film bakarra izan zan eta EABk aktore gaztearen lan bikain eta ausarta nabarmendu nahi dau.

Saria irailaren 24ean jasoko dau EITBk atondutako Euskal Zinemaren Gala Handi barrituan, izan be, euskal zinemagintzako akarteek nabarmendutako profesionalak saritzeko asmoa dago.

Glamourraren atzean

EABk Glamourraren atzean: Aktorea kontratazin-paradigma barien aurrean izenburuko barriketaldia atondu dau Donostiako Zinemaldiko Pentsamendu eta Eztabaida sailagaz batera.

Helburua da gaur egun interpretazinoaren sektoreari eragiten deutsen eta kezkatzen daben zenbait gairi buruz berba egitea da, besteak beste, aktoreak influencer bihurtzea edo ordezkatzea, sare sozialetan jarraitzaile kopuruaren arabera kontratetea, aktore naturalak bilatzea edo adimen artifizialak sektorean izan leiken eragina. Proponidutako gaiaren ikuspegi zabala emoteko, hainbat arlotako profesionalak izango dira bertan: Eva Leira eta Yolanda Serrano kasting zuzendariak, Maria Jose Zulueta agentea eta CONARTE artisten konfederazinoko abokadua dan Sara Mora García. Alizia Otxoa, EABko idazkari nagusia izango da moderatzailea, irailaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Tabakaleran egingo dan mahai-inguruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu