Ane Zubeldiak irabazi dau XXVII. Igartza Saria

Bizkaie! 2024-09-12 08:38   Kulturea

Datorren udan ez gara hemen biziko proiektua izan da aurtengo irabazlea.



Sariketan aurkeztutako hamasei proiekturen artean, Ane Zubeldiaren obrea izan da nagusi epaimahaiaren eretxiz.

Ane Zubeldia Magriña (Ane Garcia Lopezen heteronimoa) 1994an jaio zan Hondarribian eta musikan (Lurra izeneko taldea sortu eban, Iñigo Muguruza zanagaz), musikan, komunikabideetan eta itzulpengintzan dabil, baita Mejillon Tigre kolektiboaren Hitz esana ikuskizunagaz hara-hona be.

Ipuin bilduman, egileak galdera bat dakar: zer kontetan deutsagu geure buruari munduaren gorabeherak azaltzeko, bizitearen misterioak argitzeko, gure egoerea, halanbeharra edo jarrerea ulertzen saiatzeko?

Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak atontzen daben Igartza saria honek, 10.000 euroko dirulaguntzea ekarriko deutso idazle hondarribiarrari eta lana bera argitaratzeko konpromisoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu