Lehen lehendakariorde Ibone Bengoetxeak aldebiko lehen bilerea egin dau Kultura ministroagaz

Bizkaie! 2024-09-11 08:43   Kulturea

Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea be izan da.

Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak lehen lan-bilerea egin dau Ernest Urtasun Kultura ministroagaz. Bi gobernu bien arteko aldebiko batzarra Madrilen dagoan Liburutegi Nazionalean egin da eta Eusko Jaurlaritzearen eta espainiar Gobernuaren arteko proiektu estrategikoei heltzeko balio izan dau.

Bileran, Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea be izan da, gobernu bien partaidetzea daben erakundeen egoerea eta euskal kultureak nazinoarteko foroetan dauen presentzia aztertu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu