Mungiako Uri Buru Batzarrak Sabino Arana Fundazinoari dohaintzan emon deutso tapiz historikoa
2024-09-11 08:30 KultureaPieza hau Bitxiak deituriko gunean ikusi ahal izango da, Nor gara gu? erakusketa iraunkorrean.
Mungiako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak Sabino Arana Fundazinoaren Abertzaletasunaren Museoari hainbat agiri eta pieza historiko emon deutsoz, beteak beste, Mungiako Edinotza baserriko Matilde eta Josefina Guezuraga Ercoreca ahiztek Bilboko Ama Josefinen komentuan, aurreko mendeko 60. hamarkadan gurutze-puntuan egin eben tapiza. Tapiz honek, 130 x 189 zmko zabalerea dau eta Sabino Arana Goiri, José Antonio Agirre Lekube eta Juan Ajuriaguerraren erreferentziakaz apaingarri legez erakusten ditu mendigoizale bat, bere bandereagaz, Gernikako Batzar Etxea eta Arbola zaharra.
Pieza historiko eta kutun hau Sabin Etxean jarri dabe ikusgai, Nor gara gu erakusketa iraunkorrean, Bitxiak deituriko gunean (Ibañez de Bilbao, 16, Bilbo).
Era berean, EAJ-PNVren Mungiako Uri Buru Batzarrak Fundazinoari dohaintzan emon deutsoz 116 mmko pelikula bi. Alde batetik Los Hijos de Gernika izenburukoa, Segundo Cazalisek Venezuelan 1967an produzidutako dokumentala, Eusko Jaurlaritzearen Parisko ordezkaritzan 1968ko apirilaren 26an estreinau zana. Lan honek erakusten dau euskal herriak bere askatasunaren alde egin behar izan dituan burrukak.
Eta, bestetik, The man at the window Joseba Elosegi abertzale eta antifrankista ezagunak Quiero morir por algo izenburuko liburuan jaso zituan memorietan oinarrituta egin zana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!